Es | Eu | En

Surf inklusiboa, desgaitasuna dutenentzat eta ez dutenentzat

 

Kirola gizarte-inklusioko eragile eraginkorra da. Gipuzkoako Surf Lehiaketan ari garenok beste aurrerapauso bat eman dugu eta inklusioa izan dugu protagonista, Gipuzkoako Surf Federazioaren sentsibilitateari esker eta GaituzSport, Axi Muniain surflari eta Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioaren laguntzarekin.

GaituzSport-en dihardugunok sarean lan egiten dugu, jarduera fisikoaren bidez inklusioa sustatu eta errazteko, pertsona guztiek, desgaitasuna eduki ala ez, kirola egin eta horretaz goza dezaten. Oraingo honetan, surf, kirol eta desgaitasunean espezialistak diren monitore batzuk koordinatuz eta horretarako estrategia eta baliabideak planifikatuz gauzatu dugu.

Surf “bataioa”: kirola, inklusioa eta emozioa

Horren guztiaren emaitza kirol eta emozioez beteriko egun zoragarria izan zen: uztailaren 7an, desgaitasuna zuten eta ez zuten umeen surf “bataioa” izan zen, Donostiako Zurriola hondartzan, Gipuzkoako Surf Txapelketaren eta I Donosti FederArteFest jaialdiaren programazioaren barruan.

surf- inklusioa- kirola- GaituzSport

Jardueran horretan 48 pertsonak parte hartu zuten, modu honetan: lehenengo, alde teorikoa izan zen, Axi Muniain eta Aitor Francesena surflarien eskutik, eta, ondoren, alde praktikoa, gogokoena, Axik eta monitore espezializatu batzuek zuzendu zutena. Adimen-desgaitasun eta garuneko paralisidun umeen bi taldeek, desgaitasuna ez zuten umeekin batera parte hartu zuten, eta adiskidantzako giro ederrean surfaz gozatu zuten. Umeen irribarreak, aurpegi alaiak eta ahalegina izan dira gure saririk onena.

surf - inklusioa - kirola - GaituzSport - Gipuzkoa

Ekimena oso onuragarria izan zen eta parte hartu zuten umeen eta horien senideen iritziz, esperientzia itzela eta aukera paregabea izan zen: “ez nuen inoiz pentsatu nire seme Jokinek, garuneko paralisia duenak, surf egiteko gai izango zenik”, zioen guraso batek, bideoaz semea grabatzen zuen bitartean.

Gipuzkoako Surf Txapelketa eta I Donosti FederArteFest jaialdia ekitaldiek, kirola, kultura eta inklusioa elkartu zituzten, baita surfaren balioak azpimarratu ere: berdintasuna, elkartasuna eta ingurumenarekiko errespetua. Parte-hartzaile ugari egon zen –150 surflari txapelketan– , baita era askotako kultur jarduera ere, hala nola, FederArte Market azoka txikia, surf eta skate masterclass-ak eta musika erruz, DJ ezagunen eskutik, giro onenean.

Inklusioa - Surf - Kirola - GaituzSport

Eskerrak eman nahi dizkiegu Gipuzkoako Surf Federazioari eta Axi Muniain surflariari, surf inklusiboko esperientzia hau egiteagatik. Segida emango zaio.

 

Surf inklusiboko hurrengo egunak:

  • Abuztuaren 11, DEBA.
  • Urriaren 6a, ORIO.
  • Urriaren 20a, ZUMAIA.

 

 

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.