-
Ekainaren 14an egingo da XV. Kosta Trail: Forum Sportek, Salomonek eta Laboral Kutxak antolatzen dute, GaituzSport Fundazioaren alde, kirolaren bidez, pertsona guztien –desGAITASUNA izan ala ez– inklusioa sustatzeko.
-
Kosta Trail Uribe Kostako mendi eta itsas kostalde ederretik doa, eta aurten inklusiboagoa izango da, baita ingurumenarekin errespetutsuagoa, antolatzaileek plastikoak eta papera murrizteko konpromiosa hartu baitute.
-
Egun horretan kirola, elkartasuna, osasuna, inklusioa eta ingurumenarekiko errespetua elkartuko dira, eta hiru modalitate egongo: Mendiko Erdi Maratoia (21 km), Mendiko Ibilketa (20 km) eta Familia Ibilketa (7 km).
Gutxiago geratzen da hamabosgarren Kosta Traila izateko. Forum Sport, Salomon eta Laboral Kutxa babesleei esker, ekainaren 14an, itsasoak eta mendiak esperientzia paregabea eskainiko diete korrikalari eta ibiltariei, Uribe Kostako itsaslabar ederretan barrena.
Egun horretan kirola, elkartasuna, osasuna, inklusioa eta ingurumenarekiko errespetua elkartuko dira, eta hiru modalitate egongo, pertsona guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten: Mendiko Erdi Maratoia (21 km), Mendiko Ibilketa (20 km) eta Familia Ibilketa (7 km).
Proba sortu zenetik, izaera solidarioa du eta bilduko den diru-kopuruaren zati bat GaituzSport Fundazioarentzat izango da, aurten ere onuraduna izango baita. Iazkoan 11.000 euro bildu ziren eta estrategia berritzaileak garatzeko eta programak antolatzeko erabili ziren, desGAITASUNA dutenek jarduera fisikoa eta kirola goza ditzaten, gainerakoen baldintza beretan, bizi-kalitatea hobea izan dadin. Jarduera fisikoaren, kirolaren, hezkuntzaren eta osasunaren bitartez gizarte inklusiboa, bidezkoa, berdintasunezkoa eta aniztasunaren aldekoa eraikitzea da helburua.
GaituzSportentzat, “inklusioa bide luzeko lasterketa da eta kirola, gizartea aldatzeko tresna itzela, mundu bidezkoagoa, berdintasunezkoagoa, inklusiboagoa eta anitzagoa lortzeko”; zeren eta, kirola egiteak berdin egiten baititu pertsonak, aurrera egiteko gonbit egiten du, desGAITASUNA duten eta ez dutenen arteko elkarbizitza sustatzen du eta ongizate fisikoa eta mentala hobetzen ditu. Filosofia hori bat dator Kosta Trail espirituarekin, proba hori marketatik haratago baitoa, kirola gizarteratzeko tresnatzat hartzen baitu eta pertsona guztien aniztasunaren errespetua sustatu. Inolako zalantzarik gabe, horretan datza Kosta Trail probaren arrakasta.
`Plastiko gutxiago´ konpromisoa
Kosta Trailek parte-hartzaileei kirola ez ezik, paisaia zoragarriak gozatzeko aukera ere eskaintzen die. Toki natural paregabe eta ikusgarrietatik igarotzen da proba, eta, horregatik, leku horiek zaindu egin behar dira, eta ingurumenean ahalik eta eraginik txikiena sortu. Hortaz, elkartasuna eta inklusioa ez ezik, ingurumena zaintzeko konpromisoa ere badu bereizgarri aurtengo Kosta Trailek Uribe Kostako inguruarekin, proban zehar plastikoen erabilera murriztu baita.
Antolatzaileek lasterkariak eta ibiltariak sentikor bihurtu nahi dituzte kausa horrekiko, eta horretan nahasi, eta, horretarako, hainbat ekintza egingo dira.
Ibilketetan parte hartzen dutenentzat ondoriorik handiena duen neurrietako bat da anoa-postuetan ez dela botilatxorik banatuko. Horrela, ibiltariek autosufizientzian parte hartuko dute, anoa-postuetan jakiak bakarrik emango zaizkielako. Beraz, nork bere ur-ontzia eramatea gomendatzen da, eta horiek ibilbidean zehar dauden iturrietan bete ahal izango dituzte. Sopelako Udalaren laguntzari esker, irteera-helmuga inguruetan ur-gune gehigarriak jartzeko aukera aztertzen ari da.
Ur-botilatxoak eta edari isotonikoak kendu izanak kamioiak gutxitzea ere dakarkio probaren alde logistikoari, ibilbidean ez direlako 12.000 botilatxo baino gehiago mugitu beharko. Lasterketaren anoa-postuetan botilatxoak egongo dira, lehiaketa-proba delako, baina horien erabilera mugatu egingo da eta eremua mugarrituko da, eta lasterkariek botilatxoak zakarrontzietan botatzen ez badituzte ezin izango dute hortik irten.
Ingurumena zaindu eta hori modu arduratsuan erabiltzeko, dortsalak eta kamisetak eman ohi diren plastikozko poltsak ezabatuko dira, eta horrela 9.000 poltsa kenduko dira, eta horien ordez, oihalezkoak banatuko dira, horien bizitza erabilgarria luzeagoa baita, eta kamisetak ez dira banaka poltsaratuta emango. Plastikozko poltsa batek 50 urte eman ditzake degradatzeko, eta horien inpaktuak ekosistema naturalak, esaterako, itsasoa (poltsak hilgarriak izan daitezke animalientzat, irenstean edo horietan nahastean), kutsatzen ditu gainera.
Kosta Trailek ez du pinturarik, esprairik edo plastikozko zintarik erabiltzen probaren ibilbidea markatzeko. Aurtengoan baliza berrerabilgarriak eta konposta egitekozintak erabiliko dira, landare-almidoizkoak, konposta egiteko ontzien eta bilgarrien betekizunak zehazten dituen Europako UNE–EN 13432 arautegiaren araberakoak. Horrek esan nahi du botatzen direnean ez dutela kutsatuko, zeren eta, beste materia organiko batekin kontaktatzean, ongarri natural gisa deskonposatuko baitira.
Paperari dagokionez, horren erabilera gutxitu egingo da, eta probarako izena emateko liburuxkak kenduko dira Forum Sport dendetatik, izena online emango delako. Edozelan ere, kartelak, seinaleak eta gainerakoak egiteko behar izango den paperak PEFC zigilua (baso-ziurtapena aintzat hartzeko programa) eramango du: horrek basoen kudeaketa jasangarria sustatzen du eta hornikuntza-kate arduratsua erraztu. Era berean, beste edizio batzuetatik sobera zegoen materiala berrerabili eta aprobetxatuko da.
ESKERRIK ASKO, Forum Sport, Salomon eta Laboral Kutxa erakundeei, 15 Kosta Trailetan izandako lan itzelagatik eta sentsibilitateagatik eta, aurten ere, GaituzSport Fundazioa onuradun aukeratu izanagatik, kirolaren bidez, inklusioa sustatuz eta bultzatuz.
Gehiago jakiteko:
Kosta Trail inguruneaz arduratzen den proba izan dadin hartu diren neurri guztiak eta haren gainerako argibideak www.kostatrail.comweb-orrian daude kontsultagarri. Datozen egunotan egungo da eskuragarri. Baita www.facebook.com/kostatrailFacebook profiletan eta @kostatrail Twitteren ere. Lasterkariek probaren gaineko aholkuak, gomendioak eta sentsazioak elkarri jakinarazteko aukera izango dute.