
- Kirol-proba paregabea, Uribe Kostako (Bizkaia) paisaia ikusgarrietatik igarotzen dena. Hiru modalitate ditu, jende orok parte har dezan: mendiko erdi-maratoia (21 km), mendiko ibilketa (20 km) eta ibilketa familiarra (7 km).
- Kosta Trailek, aurten ere, izen-emateen bidez bilduko denaren zati bat GaituzSport Fundazioari emango dio, eta horrek jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez desGAITASUNA edota osasun-nahasmenduak dituztenen inklusioa sustatzeko erabiliko du, antolatu ohi dituen jarduera fisikoari eta kirolari buruzko programen bidez.
Ekainaren 15ean izango da 19. Kosta Trail proba, GaituzSporten alde. Trailen zaleen eta naturazaleen kirol-proba gogokoenetako bat da, zeinak kirola, elkartasuna, inklusioa eta jasangarritasuna elkartzen dituen.
3 modalitate eta izena emateko epea
Forum Sport, Salomon eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolatzen da Kosta Trail, eta hiru modalitate hauek ditu: mendiko erdi-maratoia (21 km), mendiko ibilketa (20 km) eta ibilketa familiarra (7 km), korrikalari, bidekari eta familiei egokitzeko taxutu direnak. Lur, hondar eta asfaltotik doa Kosta Trail, eta trebetasun-maila guztientzat da.
Izena emateko epea martxoaren 17an –astelehena– hasiko da, 9:00etan, Kosta Trailen web-orrian.
Gizarte- eta ingurumen-inpaktu handia
Hasieratik, erreferente izan da Kosta Trail gizarte- eta ingurumen-jasangarritasunari dagokionez. Beste behin ere, antolatzaileek ingurumenarekin duten konpromisoa nabarmendu dute, eta, horretarako, probaren inpaktua minimizatzeko neurriak hartu dituzte, hala nola plastikoak murriztuko eta material berrerabilgarriak erabiliko dituzte.
Eskerrik asko, Kosta Traili, Forum Sporti, Salomoni eta Laboral Kutxari, aurten ere kirolaren bidezko inklusioari lagundu izanagatik.
Informazio gehiago hemen: www.kostatrail.com