- 4000tik gora pertsonak parte hartu dute 18. Kosta Trail proban. Aurten lehen aldiz, dibertsitate funtzionala duen kirolari batek parte hartu du lasterketa-modalitatean: Pol Makuri paralinpikoa. Helmugara 22.a iritsi da.
- Izen-emateen bidez bildutako dirua GaituzSport Fundazioari emango zaio. Erakundeak desGAITASUNA duten pertsonek jarduera fisikoa modu inklusiboan egitea sustatzen du Euskadin.
Kosta Trailen parte-hartzaileen marea solidarioa (4.000tik gora lagun) Uribe Kostako kostaldetik ibili zen berriro, ekainaren 16an, Sopela eta Plentzia artean. Eguna zoragarria izan zen, kirolez, inklusioz eta osasunez beterikoa, giro ezin hobean.
Goizeko 9:00etan hasi zen, Sopelako Udaletxe plazan, sasoi, adin eta kirol-exigentzia guztietako trail running zaleen urteko kirol-proba gogokoenetako bat.
Zerua oskarbi zegoen egun eguzkitsu batean, Sopelako alkate Guruzne Carrassonek eman zion irteera probari. Itsas mailako mendiko lehen lasterketa izatea du bereizgarri, eta lur, hare eta asfaltotik igarotzen da. Hiru modalitate ditu: mendi maratoi-erdia (21 km), mendi lasterketa (20 km) eta ibilaldi familiarra (7 km).
Jose Irurozqui madrildarrak (01:27:21) eta Sara Gutiérrez gasteiztarrak (01:49:27) gurutzatu zuten helmuga-lerroa lehenen, gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietan hurrenez hurren.
9:15ean, mendi lasterketan (20 km) parte hartu zutenak irten ziren mailaka, eta hamabost minutu ondoren, 9:30ean, ibilaldi familiarrekoak (7 km). Bien artean, 3.500 pertsona elkartu ziren, eta kirolak eta kausa on bati laguntzeko gogoak bultzatuta, jai-giro ederraz gozatu zuten.
Inklusiboa eta dibertsitatearen aldekoa
Aurten lehen aldiz, proban dibertsitate funtzionala duen kirolari batek parte hartu zuen lasterketa-modalitatean, Pol Makuri paralinpikoak. Hemiparesia batekin jaio zen, eta horrek gorputzaren eskuineko aldearen mugikortasuna eta indarra mugatzen dizkio eta, hala ere, horrek ez dio eragotzi kirol-proba askotan parte hartzea Adierazi duenez, Kosta Trailen parte hartu izanari esker, “beste amets bat” bete du eta ilusio egiten zion inklusioaren aldeko proba batean parte hartzeak.
Makurik, urtarrilean, Omango basamortua zeharkatu zuen, eta Zegama-Aizkorri proban ere parte hartu du, eta mendi probako 21 kilometroak denbora honekin amaitu zuen: ordubete, 49 minutu eta 17 segundo, eta 22.a iritsi da helmugara.
Elkartasuna eta jasangarritasuna
Kosta Trailen antolaketak inklusioarekiko konpromisoa du. Izan ere, bildutako diruaren zati bat GaituzSporti emango zaio. Erakundeak desGAITASUNA duten pertsonek jarduera fisikoa eta kirola modu inklusiboan eta gainerakoen baldintza beretan egitea sustatzen du, dibertsitatea kontuan hartuta.
Zalantzarik gabe, Kosta Trail probaren hiru helburu nagusiak bete dira berriro: bat, kirol-jarduera sustatzea; bi, kirol inklusiboaren elkartasuna eta ikusgarritasuna sustatzea; eta hiru, lasterketaren ibilbidearen ingurune naturala zaintzea, ingurumen-inpaktua murrizteko.
Esker onak
GaituzSporten dihardugunok eskerrak eman nahi dizkiegu antolatzaileei –Forum Sport, Salomon eta Laboral Kutxa– eta parte-hartzaileen marea solidarioari, giro ederrean izandako kirol eta elkartasuneko egun eredugarria ahalbidetu izanagatik.
Eskerrik asko, Kosta Trail probari, kirolaren bidez inklusioa sustatzen lagundu izanagatik.
Eskerrik asko, boluntario guzti-guztiei, Kosta Trailen bihotz eta muskuluaren ezinbesteko zati baitira.