Es | Eu | En

“Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren bidez inklusiorako sareak ehuntzen” IV. GaituzSport Foroa azaroaren 29an izango da, Bilbon.

 Bilboko Carlton hotela izango da azaroaren 29an izango den Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren bidez inklusiorako sareak ehuntzen” IV. Foroaren agertokia.

 Eztabaidan aritzeko topagune berritzailea, dinamikoa eta partizipatiboa izango da, non ezagutza eta esperientziak trukatuko diren. GaituzSportek antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Laboral Kutxaren eta Kiroleneren laguntzarekin.

Aurtengo Foroak “Emakumea eta desGAITASUNA” izango du hizpide, ikuspegi orokor batetik, gizarte, ekonomia eta kulturako egiturak aldatzea sustatuz, eta Jarduera Fisikoa eta Kirola emakumeentzako osasun eta inklusioaren tresna eraginkor gisa bultzatuz.

 GaituzSporteko presidente eta Kiroleneko irakasle Xabier Leizea eta osasun-arloko kazetari eta GaituzSporteko Komunikazio eta Marketin arduradun Marta Fernández Rivera izango dira Foroaren moderatzaileak.

 EXPERIENCE BAT ETA MAHAI-INGURU BI

Foroa 11:00etan hasiko da, Nahia Zudaire kirolari paralinpikoaren esperientziaren eskutik; halaber, emakumea, berdintasuna, desGAITASUNA eta kirola gaietan aditu diren hizlarien mahai-inguru bi izango dira, eta horietan egungo egoerako aurrerapenak, oztopoak identifikatuko dira eta hobetzeko proposamenak ezagutaraziko dira.

Topaketaren ondoren, ondorioak jakinaraziko dira agiri batean laburtuta, GaituzSporten sare sozialetan.

“Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren bidez inklusiorako sareak ehuntzen” IV.  Summit-ak edukiera mugatua du, baina streaming bidez jarraitu ahal izango da zuzenean, eta denbora errealean parte hartu, galderak eta komentarioak egiten, #GaituzSportenRed hashtag bidez.

Topaldia 13:20an amaituko da, eta ondoren, koktela – networking-a egongo da.

Zuen zain gaituzue, inklusioaren sarea ehuntzen jarraitzeko!

IZENA EMATEKO ORRIA:https://forms.gle/sA88BfgXj8bMQKQY6 

 

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.