Es | Eu | En

Ekainaren 14an egingo da XV. Kosta Trail: Forum Sportek, Salomonek eta Laboral Kutxak antolatzen dute, GaituzSport Fundazioaren alde, kirolaren bidez, pertsona guztien –desGAITASUNA izan ala...
Irakurri gehiago
GaituzSportek antolatutako “Inklusioarentzako sareak ehuntzen, kirolaren bidez” I. Topaketa azaroaren 29an izan zen, Bilboko Yimby espazioan, eta arrakasta handia izan zuen, jende, partaidetza eta edukiei dagokienez....
Irakurri gehiago
1 17 18 19 20 21 25

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.

Alcer aldizkariaren 92. zenbakian gure BIZI PREST RENAL osasun-programari buruzko argitalpena

2019ko otsailean, fundazio eratu zen GaituzSport, 2015eko urtarriletik, jarduera iragankorreko denboraldi batez, sorburuko erakundean, Kirol Egokituaren Euskal Federazioan, alegia, aritu ostean. GaituzSport Fundazioa helburu honekin sortu zen: jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez gizarte inklusiboa eta osasungarria, osasun- edota desgaitasun-arrazoiengatik desberdintasunik gabekoa, garatzea ahalbidetuko duten tresnak eskaintzea.

Jarduera fisikoa eta kirol inklusiboak xede dituen GaituzSporten YouTube kanalean, gure erakundearen bideo guztiak daude ikusgai, eta gai hauei buruz gehiago jakingo duzue: gure proiektua; lan-arloak; jarduera fisiko, hezkuntza eta osasunari buruzko programak edo entrenatzeko errutinak, besteak beste. Halaber, sentsibilizazio, ekitaldi eta jardunaldiei buruzko bideoak ere badaude. Jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez ezagutza partekatzea eta pertsona guztien inklusioa sustatzeko helburuarekin.

SJarrai gaitzazu, informatuta egoteko.

Harpidetzeko, sakatu HEMEN .

GaituzSportek gizarte-, kirol- eta elkartasun-sentsibilizazioko ekitaldiak eta foroak antolatzen ditu, ezagutzak eta esperientziak elkartrukatzeko, gizartean inklusioa zabaltzeko eta sustatzeko. Ekitaldi horien artean, “Gau inklusiboa - GaituzSport Sariak” ekitaldiak aipamen berezia merezi du, urtero gizartearen eta hainbat erakunderen laguntza handia jasotzen duelako, 2016an lehen aldiz antolatu zenetik, eta komunikabideetan oihartzun handia duelako. (2020an ez dugu ekitaldirik egin, covid-19ak eragindako pandemia dela eta arduraz jokatzeko, edukiera-arauak betez).