Es | Eu | En ...........

GaituzSportekin lan egin

GaituzSport erakundekook kirolaren eta jarduera fisikoaren bidez gizarte inklusiboagoa eraikitzen dihardugu, eta, orain, gizarte-aldaketarekin konprometituta dauden profesional grinatsuen bila ari gara, gure taldekide izan daitezen. Kirol-programa egokituen bidez, desgaitasuna edota osasun-nahasmenduak dituzten pertsonengan eragin onuragarria izateko kirolaren eta jarduera fisikoaren arloa interesatzen bazaizu, gure tokia da zurea.

Noren bila gabiltza?
Bi profil hauek dituztenen bila:
· Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan gradudunak edo lizentziadunak.
· Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren teknikariak (Lanbide Heziketa).

Beharrezko prestakuntza teknikoa baduzu eta programa inklusiboak diseinatzen eta ezartzen esperientzia praktikoa ere baduzu, ezagutu nahi zaitugu! Taldean lan egiteko, parte-hartzaileak motibatzeko eta erakunde dinamiko eta berritzaile batean aktiboki parte hartzeko gaitasuna duten profesionalak behar ditugu.

Zer eskaintzen dugu?
· Gizarte-inpaktu nabarmena: lan egin jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez pertsonen bizi-kalitatea hobetzen duen erakunde batean, maila pertsonalean zein komunitarioan aukera eraldatzaileak sortzen.
· Etengabeko garapen profesionala: kirol inklusiboa, berrikuntza eta lidergoa garatzeko prestakuntza-programak ditugu. Ikerketa- proiektuetan parte hartuko duzu eta hainbat diziplinatako profesionalekin lankidetzan arituko zara.
· Antolaketako eta elkarlaneko kultura inklusiboa: errespetuan, enpatian eta moldagarritasunean oinarritutako lan-ingurunea. Talde motibatu eta zaindu batean sinesten dugu.

Zergatik GaituzSport?
GaituzSport lantoki bat ez ezik, benetako aldaketa sortzeko plataforma bat ere bada. Berton, kirol-jardueretan parte hartzeaz gain, jarduera fisikoaren bidez gizarte inklusiboagoa sustatzen duen misio baten parte izango bazara. Profesionalki hazteko, modu esanguratsuan eragiteko eta konprometitutako pertsonekin taldean lan egiteko toki baten bila bazabiltza, egin bat gurekin!