Es | Eu | En

GaituzSport

GaituzSport desgaituen alde eta desgaituentzat sortu zen, eta haren espezialitatea da komunitate-testuinguruetan desgaituek jarduera fisikoa modu normalizatuan egitea erraztuko duten baliabideak eskaintzea. Horretarako, partaidetzaren oztopoak hausten ditu, eta prozesu berriak berritzen eta badaudenak hobetzen ditu.

Kirola eta jarduera fisikoa gizartearen geruza guztietan daude, interes orokorreko jarduerak dira, eta pertsonak hezten eta osorik garatzen laguntzen dute. Kirola eta jarduera fisikoa egitea oinarrizko eskubidea da; hala ere, herritar guztiek ez dute eskubide hori berdintasun-baldintzetan eskuratzen, gizarte-inguruneagatik edo desgaitasunagatik beragatik.

Hainbat administrazio batzen ditugu eredu inklusiboak ezartzeko; izan ere, desgaitasuna duten pertsonen inklusioa Euskadiko gizarte-politikaren lehentasunezko ardatza da, eta funtsezkoa, bizi garen gizartean.

PRESIDENTEA

Xabier Leizea Ortega, GaituzSport-eko presidentea Soziologoa, Kirolene-ko kirol eta inklusio irakaslea. Aditua kirol arloan eta desGAITASUN arloan. Izan ere, lehen pertsonan bizi du desgaitasuna bizitzako lehen hilabeteetatik. GaituzSport-eko ideologoa.

TALDEA

Proiektu honen balioak partekatzen dituzten profesionalek osatzen dute staffa, eta beren gaitasunak eraginkortasunez, etikoki eta erantzukizunez batzen dituzte helburuak lortzeko. Betiere pertsonen aniztasuna errespetatuz, jarrera positibo eta aktiboarekin, aukera-berdintasuna sustatuz.

MISIOA

JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN BIDEZ GIZARTE INKLUSIBOA GARA DADIN SUSTATZEA

GaituzSportek lortu nahi duen etorkizuneko gizartea inklusiboa da, non pertsona guztiok, aniztasuna kontuan hartuta, askatasunez aukeratzeko, berdintasunezko, partaidetzazko eta herritartasun osoko baldintzetan bizi gaitezen.

Ongizate-estatu aurreratua duen gizartea, zerbitzu, laguntza eta programa guztien estaldura unibertsala eta kalitatezkoa bermatzen duena, gizarte-bazterketako arriskua prebenitzeko estrategia eraginkorrak garatzeko gai izango dena.  

IKUSPEGIA

DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEI ERRAZTEA JARDUERA FISIKOETAN ETA KIROLETAN MODU AKTIBOAN AUKERA BERDINETAN PARTE HAR DEZATEN, ETA, HORTAZ, MUGARIK ETA OZTOPORIK GABEKO KIROLA SUSTATZEA

GaituzSporten sustatu eta egiten ditugun ekintzen helburua da desGAITASUNA duten pertsonen AUKERA BERDINTASUNA eta parte-hartze inklusiboa bermatzea, mugarik eta oztoporik gabe.

Helburu horiek lortzeko, Jarduera Fisikoko eta Kiroleko programak bultzatzen ditugu, pertsona haiek gizarteratzen eta  haien gaitasunak, trebetasunak, talentua eta esperientziak hobetzen eta sustatzen laguntzeko hainbat arlotan (osasuna, hezkuntza, udala, asistentzia…).

BALIOAK

BALIO HORIEK GURE JARDUKETA GUZTIETAN SARTU ETA LORTZEAK, GURE AZKEN IKURRITZA ERAIKITZEN DU: MAKING SOZIALA.

KONPROMISO SOZIALA: GaituzSporten bildutakook ongizate kolektiboa lortzeko lan egiten dugu, ekitate soziala lortzen laguntzeko.

GARAPEN PERTSONALA ETA SOZIALA: Izan ere, pertsona guztien parte-hartze osotik abiatuta baldintza berdinetan ahalduntzeaz arduratzen gara GaituzSporten ari garenok.

ZINTZOTASUNA: Edonolako jarduerak eskatzen dituen etika, gardentasuna eta errespetua kontuan hartuta jardunez.

LIDERGOA: Inklusioa lortzeko, GaituzSporten lan egiten dugunok, hainbat jakintza-alorrekin lotutako zeharkako esku-hartzearen beharraren alde agertzen gara.

PLANGINTZA: Kalitatezko jarduketak, proiektuak eta zerbitzuak ager daitezen sustatzen dugu.

ERANTZUKIZUNA: GaituzSporten lanean ari garenok pertsonen ongizatea, gogobetetzea eta bizi-kalitatearen hobekuntza zaintzen ditugu.

ERRESPETUA: GaituzSporten dihardugunok giza eskubideen norainoko unibertsala onartzen dugu, eta eskubideak, berdintasunean, pertsona guztientzat izan daitezen lan egiten dugu.   

GaituzSporten lan egiten dugunok, hiru ardatz estrategiko handitan antolatzen ditugu gure estrategiak, eta, horretarako, kirol-jarduera fisikoaren bidez gizarte inklusiboagoa ekarriko duten estrategiak garatzen ditugu.

1. ARDATZA: GAITUZSPORTEN ETORKIZUNA.

Ardatz horren ildo estrategikoak GaituzSporten hazkundean eta hobekuntzan –barruan nahiz kanpoan– oinarritzen dira. Plan horretarako ezarritako denboraldian, barne-funtzionamendua hobetzeko protokolo bati erantzun behar zaio.

2. ARDATZA: SAREAN LAN EGITEA, DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN INKLUSIOA KIROL-JARDUERA FISIKOEN BIDEZ GAUZATZEKO BALIABIDEAK SORTZEKO.

Ardatz horren ildo estrategikoak hainbat gizarte-eragilerekin ekintzak burutzean oinarritzen dira, inklusioa erraztuko duten kirol-testuinguruetan desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasun osoa eta parte-hartze eraginkorra sustatzen jarraitzeko helburuarekin, baita egonkortasun ekonomikoa eta erakundeen garapen handiagoa lortzeko ere.  

3. ARDATZA: METODOLOGIA SORTZAILEAK ETA BERRITZAILEAK GARATZEA, ANIZTASUNA KONTUAN HARTUTA, PARTE-HARTZEAREN LAGUNGARRI.

GaituzSportek ezagutza ekintza bihurtzeko duen apustuan, laguntza-sare bat sortzeko eta, horrela, kohesio soziala bultzatzeko asmoz, eta metodologia sortzaile eta berritzaileen bidez, diseinatu, prestatu, sentikortu eta ikertzean oinarrituko dira ardatz horren ildo estrategikoak, desgaitasuna duten pertsonak kirol-jarduera fisikoaren bidez gizarteratzeko ezagutza eta baliabideak sortzearren.

GaituzSporten sarean lan egiten dugu, erakunde publiko eta pribatuekin ari gara elkarlanean, eta ezagutza eta baliabideak ekartzen eta estrategiak garatzen ditugu; “sarea ehuntzen” ari gara alegia, gizarte inklusiboagoa lortzeko.

Idatzi zure mezua eta sakatu bidali botoia.

    • BULEGOAK:Concepción Kalea Z/G
      Ikastola Harrobia FP/LH Eraikuntza
      48003 Bilbo
      622 022 063 / 946 065 626
      info@gaituzsport.eus
    • info@gaituzsport.eus
    • 622 022 063