“Erakundeok eta herritarrok inklusioaren betaurrekoak jarri behar ditugu”
Albiste osoa esteka honetan ikus dezakezue
Hortxe, Kiprest: laguntzarako plataforma digitala, desgaitasuna edota
osasun-nahasmenduak dituztenek jarduera fisikoa edota kirola egitea
errazteko, haien inklusioaren alde.
Edozein gailu mugikorretan erabil daiteke Kiprest. Apple Storen eta Google
Playen deskargagarri.
Bideo honetan, “Kiprest” modu bisualean azalduko dizuegu, benetako
erabiltzaileen eskutik.
Informazio guztia, esteka honetan eskuragarri
Kirol bidezko inklusioaren gaineko 6. GaituzSport Sari ikusgarriak, Bilboko
Euskalduna Jauregian
Ekitaldi osoa ikusgai, sari-banaketa eta guzti, bideo honetan. Eta
informazio guztia, estekan eskuragarri.
2014 urteaz geroztik, desgaitasuna duten pertsonentzako programak garatzen dihardugu hainbat jarduketa-eremutan.
Proposamen guztietan profesional gaituek esku hartzen dute, eta inguru adiskidetsuak eta atseginak sortzen ditugu, pertsona orok parte har dezan.
Etengabe bilakatzen ari den gizarte batean, desgaitasunak dituzten pertsonen beharren mailan egoteko lan egiten dugu, eta, horretarako, proiektu berriak garatzen ditugu eta I+G arloko lan-ildo berriei ekiten diegu.
Eta, nola egiten dugu?
BILBOKO BALIOEN AGIRIAren izaera eta edukiarekin bat datozen jarrerak eta jokabideak izateko eta sustatzeko dugun konpromisoarekin.
Jarduera fisikoa eta kirola, osasuna eta funtsezko jarduerak dira. Kongresuko Kultura eta Kirol Batzordeak, otsailaren 18an, Jarduera Fisikoa eta Kirola funtsezko jardueratzat jotzeko legez besteko Proposamena onartu zuen, osasunari onura argia dakarkiola eta osasun-pandemiaren testuinguruan duen garrantzia aitortuz.
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) beste pandemiaren arriskuaz ohartarazi du, sedentarismoarenaz, alegia, hori handituz baitoa.
Covid-19ak eragindako pandemia luzean, jarduera fisikoa gure aliatua da osasun fisiko eta mentalerako. Hori dela eta, GaituzSporteko Arlo Teknikoko profesional espezializatuek –Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatuak– etxean egiteko 23 errutinako seriea taxutu dute.
Ariketen bideoetan –gure YouTube kanalean ere ikusgai daude– aurkituko dituzue saioak egiteko jarraibideak.
Zure osasuna zaintzeko, mugi zaitez!