- Kirolaren bidezko inklusioaren GaituzSport Sariak irailaren 19an eman ziren.
- 200dik gora pertsona bertaratu ziren; horien artean, gizarteko eta hainbat erakundetako ordezkari ugari.
- Ekitaldia streaming bidez zuzenean jarraitzeko aukera eman zen.
“Kirolak elkartu eta berdintzen gaitu; inklusioa iraupen luzeko lasterketa bat da, eta gizarte osoari dagokio”… Hitz horiekin hasi zen Zortzigarren Gau Inklusiboa, eta Oscar Terol eta Susana Soleto antzezleak arduratu ziren ekitaldia aurkezteaz.
Inklusioaren gau nagusia Vitoria–Gasteizko Europa Jauregian antolatu zen, eta 200dik gora pertsona bertaratu ziren.
GaituzSporteko presidente Xabier Leizeak hitz batzuk esan zituen ongietorriko hitzaldian: “Desberdintasunik gabeko komunitatea sortu behar dugu, non pertsona guztiek aukera berdinak izango dituzten. Hortaz, transferentzia sozialean eta sareko lanean jarri behar dugu arreta, inklusioa gizarte osoaren esku baitago”.
Jarraian, GaituzSport Sariak eman zizkieten beren lan, eredu eta balioengatik saritu ziren pertsonei eta erakundeei.
2024KO GAITUZSPORT SARIAK
Lehiarik gabeko kiroleko jardunbide egoki inklusiboak: Arabako Futbol Federazioa, ”Inclúyenos – Gurekin Bat” proiektuagatik.
Arabako Batzar Nagusietako presidente Irma Basterrak eman zuen saria, eta pertsona hauek hartu zuten: Kepa Arrieta, Federazioko presidentea, eta proiektuan parte hartzen duten kirolariak eta entrenatzaileak.
Lehiaketazko kiroleko jardunbide egoki inklusiboak: Itxaropena Elkartea, Goallball Eskola Inklusiboagatik, eta Zuzenak Fundazioa, Kirol Campus inklusiboagatik.
Eusko Jaurlaritzako Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburu Nerea Melgosak eta Gizarte Polikako foru-diputatu Gorka Urtaranek eman zituzten sariak, eta pertsona hauek hartu zituzten: Itxaropenaren izenean,
Pedro González de Viñagre, 4 kirolarirekin, eta Zuzenak Fundazioko presidente Itxaso Carrillo.
Goi-lehiaketazko kirola: Parisko 2024ko Joko Paralinpikoetan parte hartu zuten kirolari paralinpiko euskaldun hauek:
Agurtzane Egiluz, Iñigo Llopis, Nahia Zudaire, Mikel Erdozain, Laura Ugarte, Naiara Rodríguez, Asier García, Amagoia Arrieta, Fernando Mitxelena, Higinio Rivero, Ander Cepas, Rakel Mateo eta Iker Sastre.
Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriak eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde Ibone Bengoetxeak eman zuten saria, eta pertsona hauek hartu zuten: Agurtzane Egiluz, Amagoia Arrieta, Rakel Mateo, Mikel Erdozain, Laura Ugarte, Naiara Rodríguez y Fernando Mitxelena. Iker Sastreren izenean, Txema Minguez, eta Asier Garcíaren izenean, José Centeno.
Kirolaren eremuan inklusioa sustatzen duten pertsonak edo erakundeak: Baskonia Alavés Fundazioa,“Baskonia Mixed Ability” inklusio-proiektuagatik
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu María Begoña Pedrosak eman zuen saria, eta pertsona hauek hartu zuten: Luis Querejeta, Fundazioaren zuzendaria, eta Dorleta de la Presa, Fundazioaren Saskibaloi Eskolako koordinatzailea, kirolari eta entrenatzaileekin batera.
Kirolaren eremuaz kanpoko jardunbide egoki inklusiboak: Rakel Rodríguez, Arymux konpainia inklusibo eta irisgarriaren zuzendaria, kulturaren eta dantzaren bidez inklusioaren alde egiten duen lan itzelagatik.
Kepa Ortiz de Urbinak, Laboral Kutxako Komunikazio, Babesletza eta Gizarte Ekintzako arduradunak eman zion saria Rakel Rodríguezi.
Jardunbide nabarmengarriaren sari berezia: Iñaki Ibarreta, kirolari eta, orain, entrenatzaile gisa izandako jardunbide nabarmengarriagatik eta kirolari eta lehiaketari egindako ekarpen itzelagatik.
Vitoria–Gasteizko alkate Maider Etxebarriak eman zion saria Iñaki Ibarretari.
Joko elkarreragilea
Berritzea dugu gogoko; hortaz, aurtengo ekitaldian, sariak eman ondoren, bertaratu zirenek joko elkarreragile dibertigarri batean parte hartu zuten.
Jokoaren irabazle José Centenok smartwatch zoragarria irabazi zuen, Forum Sporten lankidetzari esker. Jesús Beamontek, Forum Sport-eko Komunikazio eta Marketin zuzendariak, eta Izaskun Casasek, Marketin sailekoak, eman zioten saria garaileari.
Eta, familia-argazkiaren ondoren, koktel animatu batez gozatu genuen.
Eskerrik asko, bertaratu ziren guztiei, adierazitako agintariei ez ezik, hauei ere: Vitoria-Gazteizko Udaleko alkateburu Beatriz Artolazabal, Kirol, Osasun eta Lankidetza zinegotzi Ana Rosa López de Uralde, Iñaki García Calvo, Aitziber Salazar eta Aitor González zinegotziak, Inma Rábalo, Rebeka Ubera, Ayem Oskoz eta Ainhoa Domaica legebiltzarkideak, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Gorka Iturriaga, Arabako Foru Aldundiko Kirol zuzendari Juan José Rojo Bazán eta Arreta Soziosanitarioko zuzendari Mamen Sánchez.
Eskerrik asko, Eusko Jaurlaritzari, Arabako Foru Aldundiari, Vitoria Gasteizko Udalari, Laboral Kutxari eta Forum Sporti, aurtengo ekitaldia posible egin izanagatik.
Inklusioaren sarea ehuntzen darraigu! Rakel Rodríguezek esan zuen bezala, “inklusioa premiazkoa eta garrantzitsua da”.
Hurrengo Gau Inklusiboa, 2025ekoa, Bilbon antolatuko da… Baina hori beste istorio bat da…
GAITUZSPORT SARIEN GALA, OSO-OSORIK, BIDEO HONETAN ESKURAGARRI: