- Pertsonek eta erakundeek, jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez, gizarte inklusiboagoa, osasungarriagoa eta berdinzaleagoa lortzeko egiten duten lan eredugarria aintzat hartu ohi dute GaituzSport Sariek.
- Paris 2024an parte hartu duten 13 kirolari paralinpiko euskaldunak; Baskonia Fundazioa; Arabako Futbol Federazioa; Itxaropena Elkartea; Zuzenak Fundazioa eta Rakel Rodríguez artista (Arymux) izango dira aurtengo saridunak. Jardunbide nabarmengarri bati eman ohi zaion GaituzSport Sari berezia Iñaki Ibarreta kirolari paralinpiko ohi eta entrenatzailearentzat izango da.
- Gizarte-arlo guztietako 200 pertsona entzutetsu bertaratuko dira inklusioaren gau nagusira. Ekitaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango da, ohi bezala.
- GaituzSportek kirolaren garrantzia nabarmendu nahi du, gizarte-inklusiorako tresna gisa, desGAITASUNAREKIN loturiko oztopoak eta estereotipoak desagerrarazten laguntzen baitu.
- Óscar Terol eta Susana Soleto izango dira ekitaldiaren aurkezleak.
Irailaren 19an, 19:30etik aurrera, Kirolaren bidezko inklusioaren GaituzSport Sariak emango diren Vitoria–Gasteizko Europako Jauregiko Almudena Cid Aretoan izango da VIII. Gau Inklusiboa ospatzeko agertoki biribila.
GaituzSport Fundazioak antolatu ohi du ekitaldia, erakunde hauen laguntzarekin: Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Laboral Kutxa eta Forum Sport.
Hau da Gau Inklusiboenaren helburua: gizarte-inklusioa bultzatzea, pertsonek eta erakundeek, jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez, gizarte inklusiboagoa, osasungarriagoa eta berdinzaleagoa lortzeko egiten duten lan eredugarria aintzat hartu eta agerian jartzeko.
2024KO GAITUZSPORT SARIDUN PERTSONAK ETA ERAKUNDEAK:
1.- GAITUZSPORT SARIA kategoria honetan: LEHIARIK GABEKO KIROLEKO INKLUSIORAKO JARDUNBIDE EGOKIAK
FUTBOL INKLUSIBOAREN ARABAKO FEDERAZIOA “Inclúyenos – Gurekin Bat” proiektuagatik.
2.- GAITUZSPORT SARIA kategoria honetan: LEHIAKETAZKO KIROLEKO INKLUSIORAKO JARDUNBIDE EGOKIA
ITXAROPENA ELKARTEA, Goalball Eskola Inklusiboagatik.
ZUZENAK FUNDAZIOA, Kirol Campus Inklusiboagatik.
3.- GAITUZSPORT SARIA kategoria honetan: GOI-LEHIAKETAZKO KIROLA
Paris 2024an parte hartu duten 13 kirolari paralinpiko euskaldunak:
Agurtzane Egiluz (gurpil-aulkiko saskibaloia), Iñigo Llopis (igeriketa), Nahia Zudaire (igeriketa), Mikel Erdozain (igeriketa), Laura Ugarte (gurpil-aulkiko saskibaloia), Naiara Rodríguez (gurpil-aulkiko saskibaloia), Asier García (gurpil-aulkiko saskibaloia), Amagoia Arrieta (boccia), Fernando Mitxelena (tiro olinpikoa), Higinio Rivero (piraguismoa), Ander Cepas (ping-ponga), Iker Sastre (ping-ponga), Rakel Mateo (triatloia).
4.- GAITUZSPORT SARIA kategoria honetan: KIROLAREN EREMUAN INKLUSIOA SUSTATZEN DUTEN PERTSONAK EDO ERAKUNDEAK.
BASKONIA FUNDAZIOA, BASKONIA MIXEDABILITY inklusiorako proiektuagatik, saskibaloi-talde berean desGAITASUNA duten jokalariak eta ez dutenak elkartzen baititu. “Bihotzeko saskibaloia guztiontzat”.
5.- GAITUZSPORT SARIA kategoria honetan: KIROLAREN EREMUAZ KANPOKO JARDUNBIDE EGOKI INKLUSIBOAK
RAKEL RODRÍGUEZ diziplina anitzeko artista, Arymux konpainia inklusibo eta irisgarriaren zuzendaria, kulturaren eta dantzaren bidez inklusioa eta irisgarritasunaren alde egiten duen lan itzelagatik.
Aitzindaria da arte-eremuan zeinu-hizkuntzaren interpretazioan, eta “Signodanza” sortu du, hain zuzen, bere marka pertsonal bilakatu dena.
6.- JARDUNBIDE NABARMENGARRIAREN GAITUZSPORT SARI BEREZIA
IÑAKI IBARRETA, gurpil-aulkiko saskibaloiko kirolari paralinpiko ohia eta entrenatzailea, kirolari eta lehiaketari egindako ekarpen itzelagatik.
Gizarte inklusibo baten alde
GaituzSport irabazi-asmorik gabeko erakundeak, jarduera fisikoaren eta kirolaren bidezko inklusioaren ereduzko agente erraztaileak, hau azpimarratu du: “kirola inklusiorako tresna itzela da, eta desGAITASUNAREKIN loturiko oztopoak eta estereotipoak desagerrarazten laguntzen du. Lortu egin behar da desGAITASUNA dutenek eskubide osoko herritar gisa parte har dezaten jarduera orokorretan. Gure gizartea aurreratua da hainbat alderdiri dagokionez, baina benetako inklusioa eta dibertsitatearekiko errespetua konpondu gabeko arazoak dira oraindik”.
Gizarte-arlo guztietako 200 pertsona entzutetsu bertaratuko dira inklusioaren gau nagusira, eta erakundeetako ordezkari ugari egongo dira.
Óscar Terol eta Susana Soleto antzezleak izango dira ekitaldi nagusiaren aurkezleak. Ekitaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango da aurten ere, baita sare sozialen bidez, hashtag honekin: #gauinklusioboa. Aurten ekitaldia inoiz baino partizipatiboagoa izango da, eta sorpresa bat ere egongo da.
Gau Inklusiboa txandaka antolatzen da urtero, Euskadiko hiriburu batean.
INKLUSIOA IRAUPEN LUZEKO LASTERKETA DA, GIZARTE GUZTIAREN ARDURA!