Es | Eu | En ...........

GaituzSportek osasun komunitarioa sustatzeko egiten duen lana aintzat hartu du Bilboko Udalak

 

Bilboko Udalak GaituzSport aintzat hartu du Osasunaren Mundu Eguna dela eta, Fundazioak jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez gizarte osasungarriagoa, inklusiboagoa eta aniztasuna errespetatzen duena  lortzeko egiten duen lanagatik.

Halaber, Aldarte eta Arnasa Bizkaia elkarteen eta Enrique Saracho psikiatraren lanaren garrantzia ere nabarmendu du Udalak.

Ekitaldia Udaleko Areto Arabiarrean izan zen, eta Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi Álvaro Pérezek GaituzSport presidente Xabier Leizeari Bilboko baldosa bat eman zioten, aitzatespen gisa.

Aurten, Osasunaren Mundu Erakundeak, “Hasiera osasungarriak, etorkizun itxaropentsuak” lelopean, gobernuei eta erakundeei dei egin die herritarrak beren ongizare fisiko eta mentalarentzat onuragarria den ingurune batean bizi daitezen, eta Bilboko Udalak proposamen horrekin bat egin du.
GaituzSport Fundazioa bat dator OMEren leloarekin eta, hala, programa eta estrategia berritzaileak sortzen ditu desGAITASUNA edota osasun-nahasmenduak dituzten pertsonek jarduera fisikoa eta kirola egin ditzaten baldintza berdinetan eta testuinguru komunitarioetan, beren osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko eta sozializatzeko.

Eskerrik asko, Bilboko Udalari, alkateari, Osasun eta Kontsumo saileko zinegotziari, eta horien talde osoari, osasun komunitarioarekin duten konpromisoagatik eta gu aintzat hartu izanagatik. Aitzatespen horrek jarduera fisikoaren eta kirolaren bitartez pertsona GUZTIEN osasuna hobetzeko lan egiten jarraitzera animatzen gaitu.

 Osasunaren eta inklusioaren sarea ehuntzen darraigu!

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.