
GaituzSportek lortu nahi duen etorkizuneko gizartea inklusiboa da, non pertsona guztiok, aniztasuna kontuan hartuta, askatasunez aukeratzeko, berdintasunezko, partaidetzazko eta herritartasun osoko baldintzetan bizi gaitezen.
Ongizate-estatu aurreratua duen gizartea, zerbitzu, laguntza eta programa guztien estaldura unibertsala eta kalitatezkoa bermatzen duena, gizarte-bazterketako arriskua prebenitzeko estrategia eraginkorrak garatzeko gai izango dena.
GaituzSporten sustatu eta egiten ditugun ekintzen helburua da desGAITASUNA duten pertsonen AUKERA BERDINTASUNA eta parte-hartze inklusiboa bermatzea, mugarik eta oztoporik gabe.
Helburu horiek lortzeko, Jarduera Fisikoko eta Kiroleko programak bultzatzen ditugu, pertsona haiek gizarteratzen eta haien gaitasunak, trebetasunak, talentua eta esperientziak hobetzen eta sustatzen laguntzeko hainbat arlotan (osasuna, hezkuntza, udala, asistentzia…).
KONPROMISO SOZIALA: GaituzSporten bildutakook ongizate kolektiboa lortzeko lan egiten dugu, ekitate soziala lortzen laguntzeko.
GARAPEN PERTSONALA ETA SOZIALA: Izan ere, pertsona guztien parte-hartze osotik abiatuta baldintza berdinetan ahalduntzeaz arduratzen gara GaituzSporten ari garenok.
ZINTZOTASUNA: Edonolako jarduerak eskatzen dituen etika, gardentasuna eta errespetua kontuan hartuta jardunez.
LIDERGOA: Inklusioa lortzeko, GaituzSporten lan egiten dugunok, hainbat jakintza-alorrekin lotutako zeharkako esku-hartzearen beharraren alde agertzen gara.
PLANGINTZA: Kalitatezko jarduketak, proiektuak eta zerbitzuak ager daitezen sustatzen dugu.
ERANTZUKIZUNA: GaituzSporten lanean ari garenok pertsonen ongizatea, gogobetetzea eta bizi-kalitatearen hobekuntza zaintzen ditugu.
ERRESPETUA: GaituzSporten dihardugunok giza eskubideen norainoko unibertsala onartzen dugu, eta eskubideak, berdintasunean, pertsona guztientzat izan daitezen lan egiten dugu.
Idatzi zure mezua eta sakatu bidali botoia.