Es | Eu | En

GaituzSportekin lan egin

Jarduera fisikoaren eta kirolaren zale amorratua al zara? Gizarteaz arduratzen al zara? Konponbideak emateko gogoa duen pertsona proaktiboa zarela uste al duzu? Oso talde kualifikatuan profesionalki integratuta hazteko gogoa al duzu? Erantzuna baiezko biribila bada, ez izan zalantzarik, GaituzSport da zure tokia.

Nelson Mandelaren antzera, GaituzSport-en dihardugunok kirolak mundua aldatzeko ahalmena duela uste dugu. Horregatik, talentua, ekimena eta enpatia dituzten pertsonak bilatzen ditugu, jarduera fisikoaren eta kirolaren zale amorratuak direnak, gizartean esku hartzen dutenak eta gure balioekin bat egiten dutenak.

Zu bezalako profesionalak sartu nahi ditugu gure taldean: ikasteko eta gauzak ondo egiteko gogoa duten pertsonak, taldean lan egiteko eta erronka berriei aurre egiteko gaitasuna dutenak. Itxura ona du, ezta?

 

 Bidal iezaguzu zure CVa eta, agian, elkarrekin lan egin ahal izango dugu