Es | Eu | En ...........

Minbiziaren aurkako Bizkaiko Elkarteak minbizia dutenentzat martxan jarri duen Ariketa Fisikoaren Zerbitzu berriaren Programa diseinatu du GaituzSportek

Minbiziaren aurkako Bizkaiko Elkarteak Ariketa Fisikoaren Zerbitzua abiarazi du minbizia duten pertsonentzat. Zerbitzu horrek Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak sustatutako Ariketa Fisikoaren Programa eskaintzen du. Programa hori GaituzSportek diseinatu eta ematen du, erakundea baita ariketa fisikoaren eta kirolaren bidez desGAITASUNA edota osasun-nahasmenduak dituzten pertsonen inklusiorako erreferentziazko eragile bideratzailea.

Mugikon eta IKAIKA Zentroaren arteko lankidetzarekin sarean lan egitearen emaitza da programa.

Horren helburu nagusia da ariketa fisikoaren bidez paziente onkologikoen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzea.

Ariketa fisiko ikuskatuak minbizia duten pazienteen bizi-kalitatea eta biziraupena hobetzeko, tratamenduak hobeto jasateko eta sintomak hobeto erabiltzeko dakartzan onurak ziurtatu ditu ebidentzia zientifikoak.

Jarraibideen arabera egiten den ariketa ikuskatuak minbizidun pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzen ditu. Ariketen errutinak paziente bakoitzaren premia indibidualetara egokitu behar dira, haien osasun-egoera eta gomendio mediko espezifikoak kontuan hartuta.

Programa hori bat dator Jarduera Fisikoari buruzko OMEren Munduko Ekintza Planarekin (2018-2030) eta Euskadiko Osasun Planeko balioekin (2030). Izan ere, plan horren helburua da osasun-arreta integrala eta kalitatezkoa bermatzea eta herritarren artean bizi-aztura osasungarriak sustatzea.

HELBURU ESPEZIFIKOAK:

  • Minbizia dutenen osasun fisikoa, ongizate emozionala eta bizi-kalitatea hobetzea gaixotasunaren etapetan.
  • Minbizia dutenei bizitza sozial eta laboralari berriro ekiten laguntzea.
  • Sasoi ona, gorputz-konposizioa, gaitasun kardiobaskularra, indarra eta koordinazio orokorra mantendu edo hobetzea, bizimodu independentea sustatuta.
  • Bizimodu sedentarioarekin loturiko gaixotasunak prebenitzea.
  • Pertsona bakoitzarentzat egokiak diren jarduera-maila egokiak lortzea.
  • Sedentarismoa murriztea, eta, horretarako, bizi-aztura osasungarriak sustatzea, biztanleak aktiboago izan daitezen.

 METODOLOGIA

1.Planifikazio indibidualizatua. Ebaluazioa – hasierako balorazio funtzionala

2.Talde-saioak

3. Integrazio komunitarioa

4. Etengabeko hobekuntza

5. Azken balorazioa

Ariketa fisikoaren programan minbizia duten pertsonek parte hartzen dute, 3 taldetan banatuta. Astean hiru saio egiten dira.

ASTELEHENA:

Indar-entrenamendua. Medx ekipamenduaren bitartez. Ariketa fisikoaren eta errehabilitazioaren sektorean makina preziatuenak dira.

ASTEAZKENA:

Entrenamendu metabolikoa Bilboko Txurdinagako kiroldegian.

OSTIRALA:

Entrenamendu aerobikoa Bilboko aire zabaleko tokietan.

Programaren balio erantsi gisa nabarmendu beharra dago laguntza espezializatua ematen dela, eta, ondoren, testuinguru komunitariora bideratzen dela.

Ikuspegi funtzional batetik, programaren metodologia esku-hartzean oinarritzen da, EKINTZA-IKERKETA prozesu baten bitartez.

Ekintza-ikerketa metodologia ideia honetan oinarritzen da: praktikaren eta horren gaineko gogoeta kritikoaren bidez eraikitzen da ezagutza. Metodologia hori erabili ohi da egoera jakin batzuetan esku hartzea eta horiek hobetzea helburu duten testuinguruetan, esate baterako minbizia duten pertsonentzako jarraibideen araberako ariketa fisiko ikuskatuko ospitalez kanpoko programa batean.

SAREKO LANA

Eragile parte-hartzaile hauen sareko lanaren emaitza da programa: Minbiziaren aurkako Bizkaiko Elkartearen taldea, esku-hartzeko taldea, Programaren koordinatzailea eta talde aholkularia. Guztiak elkarlanean aritu dira eta ahaleginak koordinatu dituzte guztien helburua osorik lortzeko.

Eta GaituzSportek programa lideratzen du, hori gauzatzen dela ziurtatzeko eta horren jarraipena eta jarraitutasuna bermatzeko, eta bateratze-gune gisa jarduten du, programaren eragina eta helburuak lortzeko, eta hori betetzen dela bermatzeko.

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.