Es | Eu | En ...........

Osasuneko eta jarduera fisikoko jardunaldiak Bilbon: 6 tailer inklusibo, doan

GaituzSporteko kideok jarduera fisikoa pertsona guztientzat osasun eta sozializazio tresna  izatea sustatzen jarraitzen dugu.

Bosgarren urtez jarraian, jarduera fisikoaren bidez osasuna sustatzeko Jardunaldiak egingo ditugu Bilbon, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

«Bilbo, sasoian, osasuntsu eta inklusibo/Bilbao más en forma, saludable e inclusivo» lelopean, Jarduera Fisikoaren bidezko Osasun Programak 6 tailer inklusibo barne hartzen ditu, doan. Ekainean eta uztailean egingo da, Otxarkoaga – Txurdinaga, Ibaiondo eta Deustu barrutietan.

Helburua da desGAITASUNA edota osasun-nahasmenduak dituzten pertsonei jarduera fisikoa gainerakoen baldintza berdinetan egitea erraztea eta herritarren artean bizimodu aktiboa eta osasungarria sustatzea, eta, horretarako, guztiei informazioa eta beharrezko tresnak modu eskuragarrian eta baliagarrian hurbiltzen zaizkie.

Aukera paregabea, jarduera fisikoa egiten hasteko edo berriro ekiteko espazio normalizatuetan, GaituzSporteko monitoreen aholkularitza eta laguntzarekin. Monitoreak osasunean espezializatuta daude eta  Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradudunak dira.

PROGRAMAREN GARAPENA

 Tailer 2 ditu programak, eta horietan parte-hartzaileen ezaugarriak kontuan hartuko dira eta metodologia berritzaileak eta partizipatiboak erabiliko dira.

1.- PRESTAKUNTZA TAILERRA

Ohitura osasungarrietan eta ariketa fisikoari buruzko gomendioetan oinarrituko da, eta horiek eguneroko bizitzan nola txertatu azalduko. Gainera, udalerriak jarduera fisikoa egiteko eskaintzen dituen baliabide eta aukeren berri emango da.

 2.- AIRE ZABALEKO TAILER PRAKTIKOA

Aire zabaleko tailerretan, eskuragarri dauden baliabideak eta parke publikoek jarduera fisikoa optimizatzeko eskaintzen dizkiguten aukera guztiak azalduko dira.

TAILERREN EGUNAK:

  • Ekainaren 19an. Otxarkoagako udaltegian. 17:00etan.
  • Ekainaren 26an. Europa Parkeko Parke bio-osasungarrian. 17:00etan.
  • Uztailaren 1ean. Zazpi Kaleetako udaltegian (Burtsa eraikina). 11:00etan.
  • Uztailaren 3an. Saralegi plazan (Miribilla). 11:00etan.
  • Uztailaren 8an.  Deustuko udaltegian. 11:00etan.
  • Uztailaren 10ean. Sarrikoko Parkeko Parke bio-osasungarrian. 11:00etan.

 IZEN-EMATEAK:

INPRIMAKI  honetan.

GaituzSporten telefonoa: 622022063

 

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.