GaituzSport gizarte-berrikuntzarako proiektu gisa sortu zen, 2015ean, Kirol Egokituaren Euskal Federazioaren eskutik.
2019an, GaituzSport Fundazioa eratu da, helburu honekin: gizarte inklusiboa, aniztasuna aintzat hartzen duena, eraikitzea, eta desGAITASUNA dutenen eta ez dutenen artean jarduera fisikoa eta kirola sustatzea, hots, aukera berdinetan eta mugarik gabe egin ditzaten, osasuna eta bizi-kalitatea hobetzearren.
Gizarte aurreratu batek, hots, gureak, talde guztien gizarte-inklusioa eta osasuna bermatu behar ditu, eta kirola gizarteratzeko bide bikaina da. Hori dela eta, GaituzSport-en bildutakook buru-belarri dihardugu, ikuspegi orokor batetik, gizarte bidezkoagoa eta inklusiboagoa lortzeko, gizarte-, kirol-, osasun- eta hezkuntza-alderdiak kontuan hartuta.
Lan horretan esku hartzen duten agente guztiekin batera –administrazioa, talde sozialak, unibertsitateak, osasun-profesionalak edo komunikabideak, besteak beste– lan egiten dugu.
Hauxe, gure bereizgarria: Making Social-a, jarduera fisiko eta kirolaren bidezko gizartearen garapen inklusibo eta osasungarriaren alde.
· Mugarik gabeko kirolaren bidez gizarte inkusiboagoa lortzea.
· Desgaitasunen bat dutenen artean jarduera fisikoa egiteko programak sustatzea.
· Desgaitasunen bat dutenen artean bizi-aztura osasungarriak sustatzea.
· Gizarteko eta azpiegiturako aurreiritziak eta baldintzatzaileak deuseztatzea.
· Gizartea sentikor bihurtzea, pertsona guztien aniztasuna errespetatuko duen gizartea lortzeko.
· Ikerketa-proiektuak sustatzea.
PRESTAKUNTZA
Profesional gaituak, esperientzia ugaridunak, guk egin ohi ditugun proiektu guztietan parte hartzen dutenak.
IKERKETA
Kirol eta gorputz-jardueraren eremuari dagokionez gure kolektiboaren ezagutza gehituz, zerbitzu hobeak eskaintzearren.
ZABALKUNDEA
Gure mezua gainerako herritarrei jakinarazteko, horiek gure lanarekiko sentikor bihurtzeko, gure helburuak bete daitezen inguru adiskidetsua sustatu, baldintza-berdintasuna bultzatu eta gizaki guztien inklusioa sustatuz.
I+G+B
Etengabe bilakatzen ari den gizartean, aurrerapen teknologikoa behar dugu: aliatua da gure parte-hartzea erraztuko duten produktu eta zerbitzu berriak eskaintzeko.