Es | Eu | En

DESGAITASUNA ETA/EDO OSASUN-ALTERAZIOAK DITUZTEN EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA SUSTATZEA

DESGAITASUNA ETA/EDO OSASUN-ALTERAZIOAK DITUZTEN EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA SUSTATZEA

JARDUERA FISIKOAREN BIDEZ EMAKUMEA GIZARTERATZEKO PROGRAMAK

GaituzSport-eko ikerketa-arloak garatutako proiektua, desgaitasuna eta/edo osasun-alterazioak dituzten emakumeentzako jarduera fisikoan berdintasun eraginkorra lortzea helburu duena, desgaitasuna duen emakumeak gorputz- eta kirol-arloan duen egoerari buruzko azterlan bat eginez. Azterlan horren bidez, programa espezifiko bat diseinatuko da, lortutako emaitzetan oinarrituta, eta desgaitasuna eta/edo osasun-alterazioak dituzten emakumeen gizarteratzea sustatuko da jarduera fisikoaren bidez.


Proiektua Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren esku-hartze sozialerako ezagutza kudeatzeko jardueretarako dirulaguntzen ildoaren bidez finantzatu da, baita Ikerketa 2022 programaren bidez ere, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.