Abenduaren 14an, EUSKALIT – Eusko Jaurlaritzako Kudeaketa Aurreratuaren 2022ko Sariaren Galan, GaituzSportek “Kudeaketa Aurreratuaren Diploma” jaso zuen, EUSKALITen kanpo-egiaztapena gainditu eta kudeaketa aurreratuaren elementuak garatzeko konpromisoa erakutsi ondoren.
Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariak Donostian izandako ekitaldi batean eman ziren, eta horretara Eusko Jaurlaritzako hainbat ordezkari bertaratu ziren: Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua; Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua; Gotzone Sagardui, Osasun sailburua; Jorge Arévalo, Lanbide Heziketako sailburuordea, eta Gorka Iturriaga, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria. Eta sariak beraiek eman zituzten.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Gorka Iturriagak GaituzSporteko Kudeaketa arduradun Juan Jauregizari eman zion “Kudeaketa Aurreratuaren Diploma”.
Aurtengo edizioan 38 erakunderi eman zaie Diploma. Ekitaldian, halaber, sari nagusiak eman ziren: Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko Ak.
Eskerrik asko, EUSKALITi, sari hori eman izanagatik, arlo guztietan bikaintasuna lortzeko lan egitera eta aurrera egitera animatu baikaitu.