Es | Eu | En

“Jardurera fisiko eta kirolaren bidez inklusiorako sareak ehuntzen” II. eztabaida-foroak osasuna izango du hizpide

 

 

  • GaituzSportek bigarrenez antolatuko duen eztabaidarako foro berritzaile eta partizipatiboa Bilboko Carlton hotelean egingo da, azaroaren 25ean.

  • Jarduera fisikoan eta osasunean adituak diren hizlari entzutetsuek parte hartuko dute.

  • Topaketa modu presentzialean egingo da. Halaber, STREAMING bidez jarraitu ahal izango da eta #GaituzSportenRed hashtag-en bidez parte hartu eta komentatu.

 GaituzSport Fundazioak “Jarduera fisiko eta kirolaren bidez inklusiorako sareak ehuntzen” II. Topaketa antolatu du. Aurtengo topaketak osasun-arloa izango du hizpide. Topaketa hori azaroaren 25ean egingo da, Bilboko Carlton hotelean, Eusko Jaurlaritzak, Laboral Kutxak eta  Kirolenek lagunduta.

“Jarduera fisiko eta kirolaren bidez inklusiorako sareak ehuntzen” FOROA BERRITZAILEA, DINAMIKOA ETA PARTIZIPATIBOA da, eta horretan, ezagutza, esperientziak eta jardunbide egokiak eztabaidatu, aztertu eta trukatuko dira, ondorioak partekatzea helburu didaktikoa izango duela.

Jarduera fisikoa egitea osasun fisikoaren eta mentalaren funtsezko alderdia da, baita pertsona guztien inklusio eta sozializaziorako tresna ere; hamarkada honetan, munduan milaka pertsona gaixotuko dira jarduera fisikorik ez egiteagatik: bihotzeko gaixotasunak, obesitatea, diabetesa, minbizia eta beste gaixotasun ez-transmitigarri batzuk izango dituzte, baldin eta gobernuek ez badituzte premiazko neurriak hartzen herritarren artean jarduera fisikoa sustatzeko. Eta DesGAITASUNA edota patologiak dituzten pertsonek egiten dute jarduera fisikorik gutxien.

Izan ere, jarduera fisikoari eta osasunari buruz, hainbat ikuspegitatik –sustapena, eragin soziala eta sanitarioa eta inklusioa, besteak beste– aztertuko eta hausnartuko da azterketa eta gogoetarako espazio horretan. GaituzSporteko koordintzaile nagusi eta Kiroleneko irakasle Xabier Leizea eta GaituzSporteko Komunikazio arduradun eta osasun-arloko kazetari Marta Fernández Rivera izango dira moderatzaileak.

 

ESPERIENTZIA BAT ETA BI MAHAI-INGURU

Topaketan, Pol Makuri, iraupen-eskiko atleta paralinpikoa eta mendiko lasterkaria bere esperientziaz arituko zaigu, ¿Por qué no? dokumentalaren eskutik.

Ondoren, bi mahai-inguru egongo dira: bat, Jarduera Fisikoa eta Osasuna binomioaz , eta horretan, egungo politika publikoen alderdiak, ikerketa, sustapena, eragileen koordinazioa eta garatzen ari diren ekimen berriak jorratuko dira.

Osasunean eta kirolean adituak diren hizlari entzutetsuek parte hartuko dute, hala nola Mar Mendibe doktorea, BioCruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuko zuzendari zientifikoa; Patxi Cirarda, Eusko Jaurlaritzakoa, Osasuna Sustatzeko arduraduna; José Ignacio Landaluce sendagilea, Bizkaiko Osasun Mentalaren Sareko zuzendari medikoa; Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendaria, Gorka Iturriaga, eta Arkaitz Larrinaga, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Lizentziatuen Euskal Herriko Elkargo Ofizialeko presidentea.

Bigarren mahai-inguruan esperientziak eta jardunbide egokiak partekatuko dira, hizlari hauen eskutik: Aitor Coca, Gasteizko EUNEZ Unibertsitateko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduko koordintzailea; Ángel Meléndez, entrenatzaile onkologikoa; Marta Pérez, kalte zerebrala duten pertsonen Segunda Parte Fundazioaren zuzendaria, eta Ibon Oleagagoitia, Athletic Club Fundazioaren Gizarte Arloko arduraduna.

Ondoren, Topaketaren ondorioak laburpen-agiri batean jasoko dira eta sare sozialetan partekatuko.

STREAMING

Jarduera fisiko eta kirolaren bidez inklusiorako sareak ehuntzen” II. Topaketaren edukiera mugatua da, 100  lagunentzat modu presentzialean. Halaber, streaming bidez jarraitu ahal izango da, eta denbora errealean parte hartu edo komentarioak egin #GaituzSportenRed hashtag erabilita.

LINK STREAMING: https://gaituzsport.nirestream.com/

Eztabaidarako Foroa amaitu ondoren, koktela – netwoorking-a izango dira.

PROGRAMA

 

 

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.