
Athletic Club Fundazioak Kirol Jardunaldi bat antolatu zuen Lezaman, martxoaren 11n, Emakumeen Eguna zela eta, kirol inklusiboa eta berdintasuna sustatzeko. Jardunaldi horretan 60 emakumek parte hartu zuten.
Kirol- eta gorputz-jarduera inklusiboen saioa GaituzSporteko Arlo Tekniko gure lankideek diseinatu eta eman zuten. Behar beste ezagutza, baliabideak eta ikuskapena eman zituzten, emakume guztiek baldintza berdinetan parte hartzeko aukera izan zezaten.
Jardunaldia esperientzia itzela izan zen. Horretan, Athletic Club Fundazioak bultzatutako hainbat proiekturen erabiltzaile diren emakume batzuek gogoz parte hartu zuten Lezamako zelaian, eta beste behin ere erakutsi zuten kirola inklusioa eta berdintasuna sustatzeko tresna ahaltsua dela.
Azken sorpresa “lehoi emeekin”
Jardunaldiaren amaiera gisa, Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldeko jolakari batzuek mintzaldiak eta argazkiak partekatu zituzten jardunaldiko emakume parte-hartzaileekin, festa-giroan.
Zorionak, Athletic Club Fundazioari, hain ekimen ederra antolatu izanagatik, eta eskerrik asko, hori antolatzeko GaituzSport aintzat hartu izanagatik.
Eskerrik asko, Athletic Clubeko “lehoi emeei”, beren laguntzagatik, eta eskerrik asko, parte hartu zuten emakumee guztiei, ilusioz eta gogotsu aritu izanagatik.
Inklusioaren sarea ehuntzen jarraitzen dugu, jarduera fisikoaren eta kirolaren bitartez!
Eta, gogora dezagun egun oro dela Emakumeen eguna!