Es | Eu | En

GaituzSporten aldeko Kostra Trailek arrakasta handia izan du

 

Kosta Trail - GaituzSport

  • Kosta Trailek, Forum Sportek, Salomonek eta Laboral Kutxak antolatzen duten ibilketak, kirola eta inklusioa sustatzeko helburua bete egin du.

  • Euriak ez du marea solidarioa geldiarazi; izan ere, 3.600etik gora parte-hartzaile izan ditu 2019ko Kosta Trailek.

  • Izen-emateen bidez bildutako diruaren zati bat GaituzSporti emango zaio.

  • Roberto Garay eta Zutoia Odriozola izan dira hamalaugarren lasterketa solidarioaren irabazleak.

  • Kosta Trail ibilketak –mendikoa, 20 kilometrokoa, eta familiarra, 7 kilometrokoa– jai-giroan egin dira.

  • GaituzSporteko boluntarioek lan izugarria egin dute egun guztian.

 

Kosta Trail, trail running, zeharkaldi eta mendiko ibilaldien zaleen probarik gogokoenetako bat, ekainaren 9an (igandea) egin da. Forum Sport, Salomon eta Laboral Kutxa dira horren antolatzaile.

Euriak ez du eragotzi pertsona solidarioen marea batek (3.600etik gora partaide), jai-giroan parte hartu izana. Proba garaiz hasi da, goizeko bederatzietan, Sopelako Udaletxearen plazan.

Irteteko pistola-tiroaren ostean –aurten, Emilio Ramos zinegotziaren eskutik–,  21 kilometroko Mendiko Lasterketako korrikalariak irten dira, Lasterketa hori Uribe Kostako itsaslabar ikusgarrietatik eta hondartzetatik igarotzen da eta 1.600 metroko desnibel metatua du. Oso lasterketa azkarra eta bizia da, eta korrikalariek ahalegin handia egiten dute 21 kilometroetan.

Kosta Trail - GaituzSport

Aurtengo irabazleak hauek izan dira: Roberto Garay sopeloztarra (1.22:47) eta Zutoia Odriozola elorriarra (1.53:53), eta, horien atzetik, gizonezkoen kategorian, Jon Pascual (1:24:01) eta Mikel Rodriguez (1:26:43).

 

Kosta Trail - GaituzSport

GaituzSporteko presidente Porfirio Hernández Zubizarretak eman dio saria Jon Pascuali.

 

Kosta Trail - GaituzSport

Emakumezkoen kategorian, Nuria Bermejo iritsi da bigarren (1.55:53 segundos) eta Ainara García-Escudero, hirugarren (1.56:40).

9:15ean, mailaka irten dira Mendiko Ibilketako (20 km) parte-hartzaileak eta, azkenik, 9:30ean, umeak eta familak, Familentzako Ibilketan (7 km).

 Jai-giroa, ibilketetan

Eguraldia ederra izan ez bada ere, jai-giroa izan da nagusi ibilketetan, parte-hartzaileak kirolak eta GaituzSportekiko elkartasunak batuta.

Kosta Trail - GaituzSport

Parte-hartzaile guztiei esker, antolatzaileek hamalaugarren lasterketako izen-emateen bidez bildutakoaren zati bat GaituzSport Fundazioak garatzen dituen programei emango zaie. Fundazioak Jarduera Fisikoa eta Kirola sustatzen ditu baldintza beretan desGAITASUNA dutenen ez dutenen artean, bizi-kalitatea hobetzearren.

Aurten ere, Kosta Trail lasterketak kirola eta inklusioa sustatzeko helburua bete egin du,  eta, euria eta eguraldi kaskarra gorabehera, elkartasunak mendiak mugitzen dituela erakutsi du.

Kosta Trail - GaituzSport

ESKERRIK ASKO, Forum Sporti, horren sentikor izateagatik eta Kosta Trail lasterketa antolatu izanagatik. Eskerrik asko, parte hartu duten pertsona solidario guztiei. Eta eskerrik asko, gure boluntarioei, lan itzela egin dutelako anoa-postuetan, arropazaindegietan, izena emateko tokietan eta parte-hartzaileei dortsalak eta packak banatzen.

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.