Es | Eu | En

JARDUERA FISIKOARI BURUZKO TAILERRA, INKLUSIBOA ETA DOAKOA, BILBOKO EUROPA PARKEAN

 

Jarduera fisikoa egitea nahitaezkoa da pertsona guztien osasunerako eta ongizate fisiko eta mentalerako. GaituzSport-ekook Bilbon jarduera fisikoaren bidez osasuna sustatzeko programarekin jarraitzen dugu, hiriko barruti guztietan.

“NIRE HIRIAN AKTIBATZEN HASI NAIZ” TAILERRA

Irailaren 9an “Nire hirian aktibatzen hasi naiz” tailer praktikoa izango da aire zabalean, Bilboko  Europa parkean (Otxarkoaga – Txurdinaga barrutian ekainean egin behar zen tailer hori atzeratu behar izan zen, tenperatura altuak zirela eta).

  • IRAILAREN 9AN.
  • TOKIA: BILBOKO EUROPA PARKEA.
  • ORDUAK: 11:00etatik 12:00etara.
  • PERTSONA ORORENTZAT, MODU INKLUSIBOAN.
  • GAITUZSPORT-EKO MONITORE ESPEZIALIZATUEK EMANGO ETA IKUSKATUKO DUTE.
  • IZENA EMATEKO, DOAN: info@gaituzsport.eus / WhatsApp bidez: 622022063.

Anima zaitez aire zabaleko tailer horretan parte hartzera, parke publikoek eskura jartzen dizkiguten kirol-baliabideak optimizatuta. Aukera paregabea, jarduera fisikoari lehen aldiz ekiteko edo berriro ekiteko, bizi-kalitatea hobetzeko.

HURRENGO BARRUTIAK

GaituzSport-en Osasun Programa egiten jarraituko da: irailean, Ibaiondon; urrian, Abandon; azaroan, Errekalden eta abenduan, Basurtu – Zorrotzan. Horrela, bigarren urtez jarraian, jarduera fisikoaren bidez, Bilboko barruti guztietan osasuna sustatzeko jarduerak burutuko dira.

 

 

 

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.