Es | Eu | En

OSASUNA SUSTATZEKO TAILER PRAKTIKO INKLUSIBOAK, JARDUERA FISIKOAREN BIDEZ, BARAKALDON

  • GaituzSportek jarduera fisikoari buruzko tailer inklusiboak egingo ditu Barakaldon, bigarren urtez jarraian, jarduera fisikoaren bidez osasuna sustatzeko sortu duen programaren barruan, gizarte osasungarriagoa eta inklusiboagoa lortzeko. Barakaldoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatu ditu tailerrak.
  • Programa doakoa da, eta jarduera fisikoaren gaineko bi tailer praktiko ditu. Horiek irailean egingo dira, Clara Campoamor hiritar-zentroan eta Gurutzetan, aire zabalean, hain zuzen, parke batean (Clara Campoamor hiritar-zentroaren ondoan) eta La Paz parke bio-osasungarrian.
  • Adin guztietako herritar guztientzat da tailerra, desGAITASUN edota patologiaren bat eduki ala ez.
  • GaituzSporteko Arlo Teknikoko profesional-taldeko kideek, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziadunek eta osasunean espezializatutakoek, diseinatu eta emango dute tailerra, eta tailergileak ikuskatuko dituzte, horien beharrak kontuan hartuta.
  • Aukera paregabea da, modu inklusiboan jarduera fisikoari lehen aldiz ekiteko edo berriro ekiteko, osasun fisikoa eta mentala eta bizi-kalitatea hobetzeko.

PROGRAMAREN GARAPENA

Doakoa da programa, eta 2 tailer inklusibo praktiko ditu. Tailergileen ezaugarriak kontuan hartuko dira eta metodologia berritzailea eta partaidetzazkoa erabiliko da.

 

1.- PRESTAKUNTZA TAILERRA ETA FUNTZIONALITATEA BALORATZEKOA

Tailer horretan funtzionalitatea baloratuko zaie parte-hartzaileei, 8 test fisikoren bidez, horien sasoia eta beharrak ezagutzeko. Ondoren, banaka jakinaraziko zaie zein jarduera fisiko komeni zaien, bakoitzaren gaitasunen arabera.

Halaber, prestakuntza eta orientabidea emango zaizkie hauen gainean: jarduera fisikoa egitea, horrek osasunari dakarzkion onurak eta garapen sozial eta inklusiorako tresna gisa duen balioa.

Eguna: irailaren 14a.

Tokia: Clara Campoamor hiritar-zentroa (Gernikako Arbola etorbidea 41).

Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara.

 

Eguna: irailaren 21a.

Tokia: Gurutzetako hiritar-zentroa (Vallejo kalea 4). Barakaldo.

Ordutegia: 11.00etatik 13:00etara.

 

DOAKO IZEN-EMATEA:

Eman izena helbide honen bidez:  info@gaituzsport.eus  / WhatsApp bidez: 622 022 063

 

2.- TAILER PRAKTIKOA, AIRE ZABALEAN: “AKTIBA ZAITEZ, ZUK ERE EGIN DEZAKEZU”

Aire zabalean egingo dira tailerrak, eta, hasi aurretik, baliabide erabilgarriak azalduko dira eta parke publikoek jarduera fisikoa egiteko eskura jartzen dizkiguten aukerak eta bitartekoak xehatuko dira, aurkezpen baten bidez.

Tailerrak inklusiboak dira, hots, jarduera guztiak parte-hartzaileen gaitasunen arabera egingo dira.

Eguna: irailaren 16a.

Tokia: parkea (Cívico Campoamor hiritar-zentroaren ondoan). Barakaldo.

Ordutegia: 11:30etik 12:30era.

 

Eguna: irailaren 23a.

Tokia: La Paz parke bio-osasungarria (La Paz kalea). Barakaldo

Ordutegia: 11:30etik 12:30era.

 

DOAKO IZEN-EMATEA:

Eman izena helbide honen bidez:  info@gaituzsport.eus  / WhatsApp bidez: 622 022 063

 

 

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.