Es | Eu | En

Kirol bidezko inklusioaren gaineko 6. GaituzSport Sari ikusgarriak, Bilboko Euskalduna Jauregian

 

  • Kepa Junkera, FEKOOR Kirol Elkartea, Padel Bizkaia Zamudio, Torrelagoiti kluba, Fundación ONCE, Amagoia Arrieta, Jaiki Surf Eskola eta Juan Carlos Unzue saritu egin dira aurtengo Sarietan.
  • GaituzSport Sariek aintzat hartzen dute pertsonek eta erakundeek, jarduera fisikoaren eta kirolaren bitartez, egiten duten lan eredugarria, gizarte inklusiboa, osasungarria, bidezkoagoa eta berdinzaleagoa lortzeko.
  • Euskal gizarteko 250 pertsona gailen bildu ziren, hala nola Eusko Legebiltzarreko legebiltzarburu Bakartxo Tejeria, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiria, Barakaldoko alkate Amaia del Campo eta Portugaleteko alkate Mikel Torres.

 

Bilboko Euskalduna Jauregia izan zen kirol bidezko inklusioaren aurtengo ekitaldiaren agertokia. Seigarren Gau Inklusibo ikusgarria ospatu zen, zeinean GaituzSport Sariak banatu ziren; erakundeetako, gizarteko eta hedabideetako ordezkari asko bertaratu ziren ekitaldi horretara.

GaituzSport Fundazioak eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak antolatu zuten ekitaldia, urriaren 6an, Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Laboral Kutxak lagunduta.

Oscar Terol eta Amaia Arkotxa antzezleek profesionaltasun eta sentsibilitate handiak erakutsi zituzten aurkezle lanetan, une zirraragarriez beteriko gala atsegin eta bizian. Pertsonek eta erakundeek, gizarte inklusiboagoa, osasungarriagoa, bidezkoagoa eta berdintzaleagoa lortzeko, jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez egiten duten lan eredugarria aintzat hartu eta agerian jarri zuten aurkezleek.

Dantza-emanaldi txundigarri baten eskutik eman zitzaion hasiera gauari. Xabier Madina, desGAITASUNA duena, eta Ebi Soria nazioarteko aktore eta dantzariek harritu gintuzten beren “X” proiektuaren parte den tango baten bertsio pertsonalaren eskutik.

Jarraian, aurkezleek GaituzSport Sariei bide eman zioten. Aurtengo edizioan pertsona eta erakunde hauek saritu dira:

1.- JARDUNBIDE EGOKI INKLUSIBOAK LEHIAKETAZKO KIROLEAN

FEKOOR Kirol Elkartea eta Padel Bizkaia Zamudio Torrelagoiti kluba, inklusioa padelera eraman izanagatik eta kirol hori pertsona guztien artean sustatu eta ezagutzera emateagatik.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek eman zuen saria, eta hori, Padel Zamudioren izenean, Padel Bizkaia Zamudioko presidente Javier Aguirre Mancebonek eta Julia Diaz de Otazu Morenok hartu zuten.

Fekoor-eko presidente Zuberoa Liendok eskertu zuen saria, Tony Guillen aulki-padeleko kirolariarekin batera.

2.- JARDUNBIDE  EGOKI INKLUSIBOAK EZ LEHIAKETAZKO KIROLEAN

Jaiki Surf Eskola eta Gertu Surfa Denontzat, Bizkaian egiten duten Surf inklusiboko proiektuagatik.

Laboral Kutxako Babesletza eta Gizarte Ekintzako zuzendari Joserra Tarancok eman zuen saria.

Lurta Nikolasek hartu zuen saria, hunkiturik, bere taldearekin eta surf inklusiboko programan parte hartzen duten eta desGAITASUNA duten pertsonekin batera.

3.- GOI-LEHIAKETAZKO KIROLA

Amagoia Arrieta, Boccian lortutako kirol-lorpenengatik.

Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak eman zion saria Amagoia Arrieta kirolariari.

4.- KIROLEAN INKLUSIOA SUSTATZEN DUTEN PERTSONAK EDO ERAKUNDEAK

ONCE Fundazioa, jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez desGAITASUNA duten pertsonen inklusioa sustatzeko gizartean hartu duen konpromisoagatik.

Eusko Legebiltzarreko legebiltzarburu Bakartxo Tejeriak eman zion saria ONCE Euskadiko Lurralde-ordezkari Juan Carlos Anduezari.

5.- KIROLAZ KANPOKO JARDUNBIDE EGOKI INKLUSIBOAK

Kepa Junkera, kulturaren bidez egin duen ekarpen itzelagatik, aniztasuna ezagutzera emanez eta musika batasunerako eta inklusiorako elementu gisa erabiliz.

Sunne Junkerak hartu eta eskertu zuen saria, aitaren izenean. Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotzi Itxaso Errotetak eman zion saria.

6.- GaituzSport SARI BEREZIA Juan Carlos Unzueri eman zioten, kirol-jardunbide, konpromiso sozial eta AEA (Alboko Esklerosi Amiotrofikoa) duten pertsonak ageriko jartzeagatik, kirola tresna solidario eta inklusibo gisa erabiliz.

GAU HUNKIGARRIA

Seigarren GaituzSport Sarietan oso une hunkigarriak bizi izan ziren, esaterako, Sunne Junkerari egindako txaloaldia, aitari, Kepa Junkera artistari, emandako saria hartu eta eskertu zuenean. Halaber, Juan Carlos Unzueren omenezko txalo-zaparrada; baina bere gaixotasuna dela eta, ezin izan zen Bilbon egon; hala ere, hitz maitekorrak eta inspiratzaileak bidali zituen, eta horiek aurkezleak irakurri zituzten: ahora, mi objetivo es dar visibilidad a la ELA; por este motivo, me siento muy agradecido de recibir el Premio GaituzSport y de que esta noche en Bilbao se dedique  un recuerdo a la  lucha de todas las personas que viven con Esclerosis Lateral Amiotrófica”.

Porfirio Hernández Zubizarretak, bestetik, kirola inklusiorako tresna itzela dela esan ondoren, “aulkira” joango dela iragarri zuen, hots, presidentetzari utziko diola, baina GaituzSporten ekarpenak egiten jarraituko duela, bere jakintza eta esperientzia ekarrita. Une hunkigarria izan zuen berak ere, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarburuak lore-sorta bat eman zionean eta ikusleak zutik jarri zirenean. (Eskerrak, Porfi,  hainbestegatik).

GIZARTE INKLUSIBO BATEN ALDE

250 pertsona baino gehiago elkartu ziren Euskalduna Jauregian, inklusioaren gau apartan, eta erakundeetako ordezkari ugari izan ziren: Eusko Legebiltzarreko legebiltzarburu Bakartxo Tejeria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiria, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal, Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibia,  Barakaldoko alkate Amaia del Campo, Portugaleteko alkate Mikel Torres, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotzi Itxaso Erroteta, Bilboko Udaleko Jasangarritasun eta Mugikortasun zinegotzi Álvaro Pérez, Barakaldoko Udaleko Gizarte Ekintza eta Kirol zinegotzi Mikel Antizar eta Iñigo Asensio, Santurtziko Itziar Carrocera eta Daniel Bringas, Portugaleteko Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko zinegotzi Mª José Blanco, Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendari Gorka Iturriaga, Bilbao Kirolak erakundeko zuzendari Marcos Muro eta Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide batzuk.

Gizarte-arloko ordezkariak ere bertaratu ziren, hala nola Mar Mendibe sendagilea, ISS Biocruces Bizkaiako zuzendari zientifikoa, eta María Isabel Ariceta, Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekanoa; Fernando Asenjo, Deustuko Unibertsitateko Kirol Campuseko zuzendaria; Juan Carlos Andueza, ONCE Euskadiko Lurralde-ordezkaria; José Ramón Taranco, Laboral Kutxako Babesletza eta Gizarte Ekintzako nagusia; José Antonio Nielfa, La Otxoa, artista; Yolanda Aberasturi, Esmeralda Herlo… Eta kirolari anitz, hala hola Iker Sastre, Ander Romarete eta Jorge Pineda paralinpikoak.

Beti egiten dugun familia-argazkiaren eta koktel animatu baten eskutik amaitu zen aurtengo ekitaldia, streaming bidez ere zuzenean ikusi ahal izan zena. Gau Inklusiboa–GaituzSport Sariak EAEko hiriburu batean egiten dira txandaka urtero, eta 2023an, Donostiaren txanda izango da.

(Argazkiak: E. Moreno Esquibel)

Seigarren Gau Inklusiboa- GaituzSport Sariak ekitaldia bideo honetan duzue ikusgai, osorik berriro ikusteko. 

http://https://youtu.be/ZPILRoMmJVQ

 

 

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.