Es | Eu | En

Jarduera fisikoari eta osasunari buruzko “Inklusiorako sareak ehuntzen”: GaituzSporten topaketa arrakastatsua

 

GaituzSport Fundazioak antolatutako “Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren bidez inklusiorako sareak ehuntzen” II. Topaketa. Eusko Jaurlaritza, Laboral Kutxa eta Kiroleneren laguntzarekin. Azaroaren 25ean, Bilboko Carlton Hotelean.

GaituzSporten Summit-a FORO BERRITZAILEA, DINAMIKOA eta PARTIZIPATIBOA,  zeinean ezagutza, esperientziak eta jardunbide egokiak eztabaidatu, aztertu eta trukatu ziren. Aurtengo edizioa osasun-arloa izan zuen ardatz, eta txostengile entzutetsuek parte hartu zuten.

75 pertsona bertaratu ziren zuzenean, eta topaketaren edukiera bete egin zen. Halaber,  zuzenean, streaming bidez parte hartzeko aukera egon zen.

Ekitaldia, GaituzSportek antolatzen dituen guztiak bezala, benetako ikuspegi inklusio batetik egin zen, eta, hortaz, beharrezko baliabide guztiak –tokia bera, aretoaren antolaera, irisgarritasuna, zeinu-hizkuntzako interpreteak, …– jarri ziren, pertsona guztiak sar zitezen eta ekitaldia jarrai zezaten.

OSASUNAREN MUNDU ERAKUNDEAK SEDENTARISMOAZ OHARTARAZI DU

Jarduera fisikoa egitea nahitaezkoa da osasun fisiko eta mentalerako, baita inklusio eta sozializaziorako funtseszko tresna ere.

Osasunaren Mundu Erakundeak, Jarduera Fisikoaren 2022ko munduko egoerari buruzko txostenean (https://www.who.int/teams/health-promotion/physical-activity/global-status-report-on-physical-activity-2022) –OMEk gai horri buruz egin duen lehena, 2020ko urrian argitaratu zena–, ohartarazi du 500 milioi pertsona inguru gaixotuko direla/garela  hamarkada honetan jarduera fisikorik ez egiteagatik (gaixotasun kardiobaskularrak, obesitatea, diabetesa eta gaixotasun ez transmitigarriak). Eta horrek 27.500 milioi euroko kostua izango du, gobernuek berehala neurririk hartzen ez badute herritarren artean jarduera fisikoa sustatzeko.

DesGAITASUNAK edota patologiak dituzten pertsonak dira fisikoki ez-aktibo izateko arrisku handiena duten biztanleria-sektoreak.

 EZTABAIDAGAIAK

  1. Summit GaituzSport-en gai hauek jorratu ziren:
  • Osasunaren Mundu Erakundearen jarduera fisikoari buruzko txostenaren datu kezkagarriak aztertu ziren; jarduera fisikoa egiteak pertsona guztientzat duen garrantzia eta osasun fisikoari eta mentalari nola eragiten dien, hainbat ikuspegitatik.
  • DesGAITASUNAK edota patologiak dituzten pertsonek dituzten oztopoak espazio komunitarioetan kirola edo jarduera fisikoa egiten hasteko edo horiei berriro ekiteko.
  • Kirol-errezetaz ere eztabaidatu zen.

 Mahai-inguruetan adituek ebidentzia zientifikoaren bidez baieztatu zuten jarduera fisikoa pertsona guztien osasun fisiko eta mentalaren funtsezko faktorea dela, baita inklusio eta sozializaziorako tresna itzela ere. Eta hobekuntza-puntu gisa nabarmendu zuten erakundeen arteko koordinazioa handiagoa izan behar dela eta eragile bideratzaileen lana beharrezkoa dela, osasuna sustatzeko ekintzak herritarrengana irits eta eraginkorrak izan daitezen.  

GARAPENA: EXPERIENCE BAT ETA 2 MAHAI-INGURU

GaituzSporteko koordintzaile nagusi eta Kiroleneko irakasle Xabier Leizea eta GaituzSporteko Komunikazio arduradun Marta Fernández Rivera  osasun-kazetaria izan ziren topaketaren moderatzaileak. Bi zati izan zituen:

“Experience by Pol Makuri”. Iraupen-eskiko atleta paralinpikoa eta mendiko lasterkaria bere esperientziaz aritu zen, ¿Por qué no? dokumentalaren eskutik. Proiekzioaren ondoren, kirolariak eta moderatzaileek elkarrizketan jardun zuten, eta bertaraturikoei parte hartzeko aukera eman zitzaien.

Ondoren, bi mahai-inguru egon ziren. Lehena, Jarduera Fisikoa eta Osasuna binomioaz, gai hauek jorratu zirela: politika publikoak, ikerketa, sustapena, eragileen koordinazioa eta ekimen berriak.

Osasunean eta kirolean adituak diren hizlari entzutetsuek parte hartu zuten, hala nola: Mar Mendibe doktorea, BioCruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuko zuzendari zientifikoa; Patxi Cirarda, Eusko Jaurlaritzakoa, Osasuna Sustatzeko arduraduna; José Ignacio Landaluce sendagilea, Bizkaiko Osasun Mentalaren Sareko zuzendari medikoa; Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendaria, Gorka Iturriaga, eta Arkaitz Larrinaga, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Lizentziatuen Euskal Herriko Elkargo Ofizialeko presidentea.

Bigarren mahai-inguruan, jarduera fisikoarekin loturiko eta horrek minbizidun pertsonei eta garun-paralisia dutenei  nola eragiten dieten azaltzeko esperientziak eta jardunbide egokiak partekatu ziren, baita jarduera fisiko eta osasun-mentalaren programei buruz, hori guztia, hizlari hauen eskutik: Aitor Coca, Gasteizko EUNEZ Unibertsitateko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduko koordinatzailea; Ángel Meléndez, entrenatzaile onkologikoa; Marta Pérez, kalte zerebrala duten pertsonen Segunda Parte Fundazioaren zuzendaria, eta Ibon Oleagagoitia, Athletic Club Fundazioaren Gizarte Arloko arduraduna.

Topaketa amaitzean, “familia-argazkia” egin zen, eta, ondoren, koktela– networking-a egon zen bertaraturikoentzat; partekatzen eta eztabaidatzen jarraitu zuten gustura guztiek.

Jarraian, “Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren bidez inklusiorako sareak ehuntzen” II. Topaketaren bideoak dituzue ikusgai.

“EXPERIENCE BY POL MAKURI” BIDEOA

 

JARDUERA FISIKOA ETA OSASUNA BINOMIOAREN 1. MAHAI-INGURUAREN BIDEOA

ESPERIENTZIA ETA JARDUNBIDE EGOKI INKLUSIBOAK JARDUERA FISIKOAREN GAINEAN 2. MAHAI-INGURUAREN BIDEOA

 

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.