Es | Eu | En

Kosta Trail lasterketa ekainaren 18an izango da, GaituzSporten alde

 

  • Antolatzaileak: Forum Sport, Salomón eta Laboral Kutxa.

 

  • Kosta Trail izango da. Lehenengo mendiko lasterketa da itsas mailan, lurretik, hondarretik eta errepidetik doana. Hiru modalitate: 21 km (mendiko maratoi-erdia), 20 km (mendi-ibilaldia) eta 7 km (ibilaldi familiarra).

 

  • Martxoaren 20an hasiko da izena emateko epea. Web-orri honen bidez bakarrik emango da izena: kostatrail.com.

 

Kosta Trail-ek, kirol-ekitaldi solidario irrikatuenak, badu eguna. Ekainaren 18an –igandea– izango da 17. herri lasterketa, GaituzSporten alde.

Aurreikuspenen arabera, 4.000tik gora pertsonak egingo dute kirola, osasuna, inklusioa, elkartasuna eta jasangarritasuna, zatin berdietan, bateratu dituen proba, Uribe Kostako (Bizkaia) itsaslabarretan barrena. Adin, egoera eta exijentzia guztietako lasterkarien eta ibiltarien ekitaldi gogokoena da, eta lehenengo mendiko lasterketa da itsas mailan, eta lurretik, hondarretik eta errepidetik doa, hiru modalitate hauen eskutik: mendiko maratoi-erdia (21 km), mendi-ibilaldia (20 km) eta ibilaldi familiarra (7 km).

Probaren DNA solidarioak bere horretan dirau. Forum Sport, Salomon eta Laboral Kutxa babesleei esker, eta parte-hartzaile guztiei esker, Kosta Trail kirol-ekitaldi bat ez ezik, solidario izateko eguna ere bada. Antolatzaileek izen-emateen bidez bildutakoaren zati bat GaituzSport Fundazioari emango diote. Joan diren urteetako lasterketetan ere horrela egin zen, erreferentea baita erakunde hori jarduera fisikoaren bidez inklusioa sustatzen, errazten baitu desGAITASUNA duten pertsonek gainerakoen baldintza beraietan egin ditzaten jarduera fisikoa eta kirola, beren osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko. Izan ere, GaituzSportek giza baliabideak, baliabide materialak eta estrategia berritzaileak ematen ditu, baita gizarte-transferenziako prozesuan zeharreko laguntza ere.

Martxoaren 20a, izena emateko lehenengo eguna

www.kostatrail.com web-orriaren bidez bakarrik emango da izena hiru distantzietan parte hartzeko. Erdi-maratoian izena  emateko prezioa 18 €-koa da mendizale federatuentzat eta 23 €-koa, federatuta ez daudenentzat. Ibilaldietan parte hartzeko prezioa 6 €-koa da. Izena emateko epea martxoaren 20an hasiko da, eta erdi-maratoian parte hartzeko asmoa dutenek maiatzaren 1era edo izen-emateak amaitu arte eman ahal izango dute izena; ibiltariek, ekainaren 16ra arte, tokiak lehenago amaitzen ez badira.

 

Helburua: aztarna ekologikoa murriztea

Elkartasunaz ez ezik, Uribe Kostako ingurumenaz ere arduratzen da Kosta Trail. Izan ere, probaren ibilbidea diren inguru ikusgarrietan ahalik eta ingurumen-inpakturik txikiena sortzea eta plastikoen erabilera murriztea ditu helburu. Antolatzaileek partaideak sentikortu nahi dituzte, eta, horretarako, hainbat ekintza egingo dira, hala nola ibiltariak autosufizienteak izango dira, eta, horrela, anoa-postuetan ez da botilatxorik emango, eta plastikoen erabilera nabarmen murriztuko da; ur-botilatxoak eta edari isotonikoenak kentzen badira, kamioiak murriztuko dira probaren alde logistikotik, eta ez dira 12.000 botilatxo mugituko ibilbidetik; 4.500 plastiko-poltsa kenduko dira, eta dortsalak eta kamisetak ez dira poltsetan emango; probaren ibilbidea markatzeko zinta konpostagarriak erabiliko dira; eta paperaren erabilera txikiagotuko da, Forum Sport dendetan ez baita izena emateko liburuxkarik egongo.

Horiek dira hartu diren neurrietako batzuk Kosta Trail ingurumenarekin arduratsua izan dadin. Gainerako neurriak www.kostatrail.com web-orrian eta probaren sare sozialetan daude kontsultagarri, probaren argibideekin batera.

ESKERRIK ASKO, Forum Sport, Salomon eta Laboral Kutxan erakundeei, kirolaren bidezko inklusioaren eta GaituzSporten egitekoaren alde agertu izanagatik. Eta eskerrik asko, parte-hartzaileei, Kosta Trail guztietan marea solidario itzela sortu izanagatik.

 

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.