Es | Eu | En

Apirilaren 20an, GaituzSport Sariak emango dira Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian

  • Pertsonek eta erakundeek, jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez, gizarte inklusiboagoa, osasungarriagoa, bidezkoagoa eta berdinzaleagoa lortzeko egiten duten lan eredugarria aintzat hartzen dute Sariek.
  • Gizarte-arlo guztietako 200 pertsona gailen elkartuko dira “Gau Inklusiboa”n. Halaber, streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.

 

Donostian izango da 7. “Gau Inklusiboa”, eta horretan GaituzSport Sariak emango dira. Ekitaldia GaituzSport Fundazioak antolatuko du, erakunde hauen laguntzarekin: Eusko Jaurlaritza, Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Laboral Kutxa. Apirilaren 20an izango da, Donostiako Kursaalean, 19:30etik aurrera.

 Topaketak gizarte-inklusioa sustatzea du helburu, GaituzSport Sarien bitartez. Izan ere, pertsonek eta erakundeek, jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez, gizarte inklusiboagoa, osasungarriagoa, bidezkoagoa eta berdinzaleagoa lortzeko egiten duten lan eredugarria aintzat hartzen dute Sariek.

Inklusioaren Gauean, kirola inklusioa ahalbidetzeko tresna eraginkor gisa duen balioa nabarmenduko da, desgaitasunarekin loturiko oztopoak eta estereotipoak desagerrarazten eta komunitatea sortzen laguntzen baitu.

Euskadiko 200 pertsona gailen bilduko dira beste “Gau Inklusibo” batean, erakundeen laguntza itzelarekin. Laster jakinaraziko dira sei kategorietako saridunak.

Ekitaldia streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izango da, baita sare sozialetan partekatu ere, #gauinklusiboa hashtag-arekin.

 

 

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.