Es | Eu | En

GaituzSport Sari liluragarrriak Donostian. Kirolaren inklusioaren gau paregabea

 

GaituzSport Sariak

 

  • Behobia–San Sebastián kirol-proba, Verdini Dantza Taldea, Ager Solabarrieta kirolari paralinpikoa, Txingudi Eskubaloi Kluba, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa, Telmo Irureta aktorea eta Aspace Gipuzkoa izan ziren aurtengo sarituak.
  • Pertsonek eta erakundeek, jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez, gizarte inklusiboagoa, osasungarriagoa, bidezkoagoa eta berdinzaleagoa lortzeko egiten duten lan eredugarria aintzat hartzen dute GaituzSport Sariek.
  • Euskadiko gizarte-arlo guztietako 200 pertsona gailen elkartu ziren ekitaldian, baita hainbat erakundetako ordezkari ugari ere, hala nola Euzko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeria eta Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano.
  • Oscar Terol aktorea eta Aloña Velasco kazetaria ari izan ziren aurkezle lanetan. Halaber, streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izan zen, baita #gauinklusiboa hashtag-arekin sare sozialetan partekatu ere.

 

“Mundua aldatzeko ahalmena du kirolak”. Nelson Mandelaren esaldi sonatu horren eskutik eman zitzaion hasiera 7. “Gau Inklusiboa” ekitaldiari, kirol-inklusioaren gaineko GaituzSport Sariak emateko.  

Ekitaldia GaituzSport Fundazioak antolatu zuen, erakunde hauen laguntzarekin: Eusko Jaurlaritza, Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Laboral Kutxa eta Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioa. Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian izan zen, 2023ko apirilaren 20an.

Inklusioaren gaua bizia, dibertitarria eta hunkigarria izan zen. Oscar Terol aktoreak eta Aloña Velasco kazetariak aurkeztu zuten gala, umorez eta konplizitatez.

Ekitaldiaren helburua zen, ohi bezala, gizarte-inklusioa sustatzea eta pertsonek eta erakundeek, jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez, gizarte inklusiboagoa, osasungarriagoa, bidezkoagoa eta berdinzaleagoa lortzeko egiten duten lan eredugarria aintzat hartu eta agerian jartzea.

Gauaren une liluragarrienetako bat Verdini Dantza Taldearen emanaldia izan zen. Izan ere, ozpotorik gabeko adierazpen-modu bat da dantza. Hamahiru dantzarik, desGAITASUNA dutenek eta ez dutenek, bete zuten talentuz, sentsibilitatez eta GAITASUNEZ agertokia.

Gauaren lehenengo txaloaldia jaso zuten guztiek. Jarraian, GaituzSport Sariak emateri ekin zitzaion.

 GAITUZSPORT SARIDUN PERTSONAK ETA ERAKUNDEAK

LEHIAKETAZKOA EZ DEN KIROLAREN JARDUNBIDE EGOKI INKLUSIBOAK kategoriako GAITUZSPORT SARIA VERDINI DANTZA TALDEArentzat izan zen, dantza desGAITASUN intelektuala duten pertsonen zeregina ezagutarazteko modu gisa erabiltzeagatik, gizarte bidezkoago baterako begirada eraldatzailea sustatuta.

Taldeko zuzendari eta koreografo Isabel Verdiniak jaso zuen saria, hunkituta,  dantzariekin batera, Arantxa Olaizola, Laboral Kutxako Babesletzen arduradun Arantxa Olaizolaren eskutik.

Verdini Dantza Taldea

 

BEHOBIA –SAN SEBASTIAN lasterketak LEHIAKETAZKO KIROL JARDUNBIDE EGOKI INKLUSIBOAK kategoriako GAITUZSPORT SARIA jaso zuen, desGAITASUNA duten pertsonen inklusioarekin duen konpromisoagatik, aukera-berdintasuna sustatuta.

Club Fortunako presidenteorde Carlos del Riok eta Club Kemeneko Maider Mitxelenek jaso zuten saria. Euzko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeriak eta Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari Mikel Sanchezek eman zioten saria.

Behobia – San Sebastián

GOI LEHIAKETAZKO KIROLEKO GAITUZSPORT SARIA AGER SOLABARRIETA kirolari paralinpikoarentzat izan zen, kirolean lortutako lorpenengatik, itsuentzako karabina-tiroketako munduko txapelduna izan baita oraintsu. Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendari Gorka Iturriagak eman zion saria.

Ager Solabarrieta

TXINGUDI  ESKUBALOI KLUBAK KIROL ARLOAN INKLUSIOA SUSTATZEN DUTEN PERTSONEN EDO ERAKUNDEAK kategoriako GAITUZSPORT SARIA irabazi zuen, aukera-berdintasuna sustatzeko agertu duen konpromiso sozialagatik, Txingudi Eskubaloi Eskolaren bitartez, kirol-eremuan nahiz eremu pertsonalean hezkuntza integrala eta inklusiboa ematen baitu.

Klubeko presidenteorde Izaskun Larruskainek jaso zuen saria, Eusko Jaurlaritzako Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendari Lucia Torrealdayen eskutik.

Txingudi Club

Aurtengo Sarietan, beste kategoria bat sortu da, garrantzi handikoa, DESGAITASUNA DUTEN EMAKUMEEK JARDUERA FISIKOAN ETA KIROLEAN BALDINTZA BERDINETAN PARTE HAR DEZATEN SUSTATZEA GAITUZSPORT SARIA. GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK jaso zuen saria, emakumeentzako pilota-programa inklusiboa sortu izanagatik, hots, desGAITASUNA duten emakumeek kirolean baldintza berdinetan parte har dezaten lan egiteagatik.

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendari Marian Solabarrietak eman zion saria Federazioko presidente Itziar Leteri.

 

KIROL ARLOTIK KANPOKO JARDUNBIDE EGOKI INKLUSIBOAK kategoriako GAITUZSPORT SARIA TELMO IRURETA aktorearentzat izan zen, desGAITASUNA duten pertsonak eta horien merezimendu profesionalak agerian jartzeko eta horien eskubideak aldarrikatzeko duen konpromisoagatik eta bere merezimendu profesionalengatik, aktore berri onenaren Goya Saria irabazi batzuen.

Donostiako Udaleko lehen alkateorde Nekane Arzalluzek eman zion saria Telmori, eta gaueko une dibertigarrienetako bat izan zen.

Telmo Irureta

JARDUNBIDE BATI EMATEN ZAION GAITUZSPORT SARI BEREZIA ASPACE GIPUZKOArentzat izan zen, 50 urtez garuneko paralisia duten pertsonek eguneroko bizitzan jarduera fisikoa eta kirola egin ditzaten buru-belarri aritu izanagatik; izan ere, Club Deportivo Dordoka sortu zuten, eta ekimen horretatik kirolari bikainak sortu dira.

Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok eman zion saria Elkarteko presidente Rosa Iglesiasi eta Sara Carracelas eta Aitor Garciarena kirolariei, zeinek saria eskertzeko eta beren jarduera aldarrikatzko mintzaldi hunkigarria bota zuten.

Aspace Gipuzkoa

 

Sariak eman ostean, Gauaren anfitrioiaren txanda iritsi zen, GaituzSporteko “kapitain”, hots, GaituzSporteko presidente berri Xabier Leizearena: soziologoa, Kiroleneko irakaslea eta kirolean eta desGAITASUNEAN aditua.

Xabier Leizea

Presidente gisa eman duen lehen hitzaldian, hau azpimarratu zuen: “ziklo berri bati ekingo diogu, ilusio handiz, erronka askorekin, jarduera fisikoaren bidez inklusioa sustatzeko eta sarean lan egiteko”. Hitzetatik egintzetara igarotzeko unea da ”, adierazi zuen.

Ohiko familia-argazkiaren eskutik amaitu zen inklusio, kirol eta aldarrikapenez beteriko gau paregabea.

 

Gizarte inklusibo baten alde

200dik gora pertsona elkartu ziren jendez gainezka zegoen Donostiako Kursaalean. Besteak beste, hauek bertaratu ziren ekitaldira: Donostiako Udaleko Kirol zinegotzi Martin Ibabe; EH-Bildu alderdi politikoaren legebitzarkide Rebeka Ubera, Maddalen Iriarte eta Nerea Kortajarena, baita Esti Elduaien, Juan Carlos Izagirre eta Olaia Duarte ere; Gustavo Angulo legebitzarkidea eta Elkarrekin Podemos alderdia politikoaren zinegotzi Miren Echeveste.

Izaskun Elorduy, Margari Gomendio eta Juan Jauregizar, GaituzSport Fundazioko patronoak. Marta Fernandez Rivera, GaituzSporteko Komunikazio arduraduna eta GaituzSport Sariak antolatzeaz arduratzen dena. Sheila Romero da Cruz, Elena Alonso, Ziortza Aldana, Ane Extremiana y Eneritz Aranberri.

Halaber, kirol- eta gizarte-arloetako ordezkari ugari: Javi Conde, Kirol Egokituaren Euskal Federazioko presidentea; Txema Alonso, Juan Armentia; Blanca Aranguren, Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioko presidentea, baita Alicia Figueroa eta Amaia Elizondo ere; Iñigo Llopis kirolari paralinpikoa. ONCE Fundazioko Andrea Parte, Nicolas Verdejo eta Javier Dominguez; Joseba Kortabarria, Gipuzkoako Gorren Elkarteko presidentea; Forum Sporteko Jesus Beamonte eta Izaskun Casas; Igor Quijano, EUNEIZ Unibertsitatekoa eta Inmacualada Salazar. Jaione Izagirre, Hegalak erakundeko kudeatzailea; Laida Sanz, Isabel Landa, Gema Roteta eta Udane Mitxelena. Vanesa Asensio, Club BeraBerakoa eta Iñaki Igartiburu, Kait-eko presidentea.

Hauek ere bertaratu ziren: Ramon Fernandez, Asier Puente eta Kimetz Iturralde, Kirolenekoa; Beatriz Marcos, Rakel Rodríguez, Arymux-eko zuzendaria, eta Ainhoa Aldalur.

 

ZORIONAK, PERTSONA ETA SARITU GUZTIEI. ESKERRIK ASKO, ERAKUNDE LAGUNTZAILEEI, GAU INKLUSIOBOA POSIBLE EGIN IZANAGATIK, ETA ESKERRIK ASKO, BERTARATU ZIREN GUZTIEI. 

Gau Inklusiboa Gasteizen izango da, 2024an.

GAITUZSPORT SARIEN GALA, OSO-OSORIK, BIDEO HONETAN ESKURAGARRI:

 

 

 

 

 

 

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.