Ekainaren 18an GaituzSporten aldeko XVII. Kosta Trail izango da, Forum Sport, Salomon eta Laboral Kutxa antolatzaileen eskutik.
Kirol-ekimen solidario horrek hiru proba ditu: mendi maratoi-erdia (21 km), mendi lasterketa (20 km) eta ibilaldi familiarra (7 km). Irteera Sopelan izango da, eta ibilbideak Uribe Kostako itsasertzetik ibiliko dira.
BOLUNTARIOAK BEHAR DITUGU
Boluntarioak nahitaezkoak dira Kosta Trail ondo baino hobeto egiteko. Kosta Trailek elkartasuna du bereizgarri. Lasterketa eta ibilaldiak barrutik bizi nahi al dituzu? Kosta Trailen bihotzaren eta giharraren parte izango zara.
Kirol-esperientzia aparta, giro onean, kausa on baten alde, desGAITASUNA duten pertsonen inklusioari lagunduko baitiozu.
(Kamiseta bat eta indarrak berritzeko snackak eta edariak emango dizkizugu).
BOLUNTARIOAK, EGUN HAUETARAKO:
Ekainaren 17an:
Tokia: Forum Sport Artea denda
Egitekoa: zenbakiak banatzea
Ordutegia: 8:00etatik 20:00etara (aukeratu zuk orduak)
Ekainaren 18an:
Tokiak:
San Telmo bihurgunea
Atxabiribil – El Peñón aparkalekua
Fangaloka (Getxo)
HELMUGA (Sopela. Udaletxearen ondoan).
Egitekoak: anoak banatzea, seinaleztatzea, zenbakiak banatzea
Ordutegia: 7:30etik 14:00etara (anoa-postuaren arabera)
ANIMA ZAITEZ BOLUNTARIO IZATERA !
HARREMANETAN JARTZEKO:
Bidali mezu elektroniko bat comunicacion@gaituzsport.eus helbidera eta adierazi zure izena eta telefonoa, eta zurekin jarriko gara harremanetan.
ESKERRIK ASKO!!
www.gaituzsport.eus / www.kostatrail.eus