
Kiprest (KIROLA INKLUSIOA PREST).
KIPREST app bat da, desgaitasuna duten eta/edo osasun-arazoak dituzten pertsonen eta kirol-teknikarien arteko informazio-trukea errazten duena. Horrela, kirol-teknikariek etengabeko harremana eta ikuspegi integral eta arina izan ahal izango dute erabiltzaileen jarraipena egiteko, kirol-jarduera guztietan eskuragarri dagoen informazio guztiarekin. Era berean, erabiltzaileek beren eremuko kirol-jarduera inklusiboei buruzko gomendioak, aholkuak eta informazioa eskura ditzakete.
Kiprest Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza Programak finantzatu du, 2. arloaren barruan (Enpresa-proiektu sozial berritzaileen garapena), bai eta Eusko Jaurlaritzaren ekonomiaren garapen eta azpiegitura sailaren Bikaintek 2020 Programak ere, doktore titulua duten ikertzaileak kontratatzeko.
Laster deskargatu ahal izango duzu aplikazioa!