Es | Eu | En

BILBAO, SASOI ONEAN, OSASUNGARRIAGO ETA INKLUSIBOAGOA

JARDUERA FISIKOAREN BIDEZ OSASUNA SUSTATZEKO PROGRAMA

 

  • GaituzSport-ek bilbotarrengan jarduera fisikoa modu osasungarri eta inklusiboan sustatzeko doako programa abiarazi du. Programa hori apirilaren 15ean –osteguna– hasiko da, Deustuko Udaltegian.
  • Hiribilduko 8 barrutietan gauzatuko da, eta prestakuntza, informazioa eta bi tailer praktiko barne hartuko ditu.
  • Aukera paregabea, bilbotar guztien eskura, edozein adin izanda ere, batez ere, desgaitasuna izan ala ez patologiaren bat dutenen eskura, jarduera fisikoa modu inklusiboan egiten hasteko edo horri berriro ekiteko, eta bizi-kalitatea hobetzeko, profesional espezializatuen aholku eta laguntzarekin.

 

GaituzSport Fundazioak, bilbotarrengan jarduera fisikoaren bidez eta modu inklusiboan osasuna sustatzeko programa abiarazi du. Jarduera fisikoa egitea funtsezkoa da pertsona guztien osasunarentzat eta ongizate fisiko eta mentalarentzat, are gehiago, pandemia-garaiotan.

Ekimen horren abiapuntua da herritarrak jarduera fisikoak eta kirolak gozatzeko aukera izan dezatela. Azken “Bizkaitarren kirol-ohituren inkesta”ren arabera, bilbotarren % 17,6k adierazi du ez duela ez ariketa fisikorik ez kirolik egiten. Ibiltzea ariketa fisiko bakar dutenen ehunekoa % 38,6koa da. Datu horiek agerian jarri dute, hortaz, pertsonak kirol-jarduera osasungarria eta inklusiboa egiteak duen garrantziaz jabearaztea.

 

PROGRAMAREN GARAPENA

Doan egingo da programa, Bilboko 8 barrutietan (apirilean, Deustun; maiatzean, Uribarrin; ekainean, Otxarkoagan; uztailean, Begoñan; irailean, Ibaiondon; urrian, Abandon; azaroan, Errekalden, eta abenduan, Basurtu– Zorrotzan), herritar orok parte hartzeko aukera berdinak izan ditzan. Prestakuntza, informazioa eta bi tailer praktiko barne hartuko ditu programak: tailer bat, leku estali batean eta beste bat, aire zabalean. GaituzSport-eko teknikariek, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziadunek eta osasunean espezializatuek, emango dituzte.

Sarrera doan izango da eta edukiera mugatua, covid-19aren kontrako neurriak betetze aldera.

Ekainean Otxarkoagan egingo da; uztailean, Begoñan; irailean, Ibaiondon; urrian, Abandon; azaroan, Errekalden, eta abenduan, Basurtu– Zorrotzan.

APIRILEAN, DEUSTUN:

LEHENENGO JARDUNALDI DIBULGATZAILEA

Lehenengo jardunaldi dibulgatzaile eta hezigarria“JARDUERA FISIKOA ETA OSASUNA, AUKERAZ BETERIKO ARLOA” da, eta horretan informazio espezifikoa, orientabideak eta baliabideak emango dira kirol-jarduera fisikoak dakartzan onurei buruz; aktiboak izateko proposamenak eta aukerak ezagutaraziko dira, baita egoera txarretan izan beharreko hautabideak ere, hala nola kirol-arloko digitalizazioa.

 Apirilaren 15ean, ostegunean, Deustuko Udaltegian.

  • Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara.
  • Sarrera doan. Edukiera mugatua.

IZENA EMATEA DOAN, LEHENENGO JARDUNALDI DIBULGATZAILEAN. Apirilaren 15ean. Deustuko Udaltegian

https://docs.google.com/forms/d/1eRgNQNtDyyRHDB6K3u8KdwWJsRDZ78-vEffmQJyCj5E/viewform?edit_requested=true

 

TAILER PRAKTIKOAK:

Bi tailerrak modu inklusiboan burutu dira, hots, parte-hartzaileen egoerak eta ezaugarriak kontuan hartuta eta metodologia berritzaile eta partizipatiboen bidez.

 Lehenengo tailerra: “BALORAZIO FUNTZIONALA”

Tailer horretan, hasierako aurkezpen batetik abiatuta, gaur egun arlo fisikoan eta kirol-arloan dauden baliabideak azalduko dira, baita barrutiko espazio publiko itxietan jarduera fisikoa egiteko dauden aukerak ere. Gainera, bertaratutakoen ezaugarrien arabera, benetako aukerak jorratuko dira, pertsona bakoitzaren gaitasun funtzionalak oinarri hartuta, modu praktiko eta pertsonalizatuan.

  • Apirilaren 22an, Deustuko Udaltegian.
  • Ordutegia:10:00etatik 11:00etara.
  • Sarrera doan. Edukiera mugatua.

IZENA EMATEA DOAN, LEHENENGO TAILERREAN. Apirilaren 22an. Deustuko Udaltegian

 

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdhFyARweOO4Ug9QS1mlfwnaelxpaZGN43a5ie6QLGV-GCbeA/viewform

 

Bigarren tailerra: “AKTIBA ZAITEZ, ZUK ERE AHAL DUZU”

Tailer horretan, eta hasierako aurkezpen batetik abiatuta, barrutiko espazio publiko irekietan jarduera fisikoa egiteko eta optimizatzeko dauden baliabide fisikoak eta kirol-baliabideak azalduko dira. Gainera, bertaratutakoen ezaugarrien arabera, benetako aukerak landuko dira, pertsona bakoitzaren gaitasun funtzionalen arabera.

  • Apirilaren 29an, Sarrikoko Parkean, aire zabalean.
  • Ordutegia: 11:00etatik 12:00etara.
  • Sarrera doan.

IZENA EMATEA DOAN, BIGARREN TAILERREAN. Apirilaren 29an. Sarrikoko Parkean.

 

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfiF1RFJsfSaGOprjydEnSAYq0U4Zo20st9rG-H3f8L47kNKA/viewform

 

MAIATZEAN, URIBARRIN: 

JARDUNALDI DIBULGATZAILEA CASTAÑOSKO UDALTEGIAN

  • Maiatzaren 7an.
  • Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara.

IZENA EMATEA DOAN: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeObqfIutWJ9-YnlXYivAGKRqKAa6S2JvRTq0AO0CGbD4oabg/viewform

LEHENENGO TAILER PRAKTIKOA: “FUNTZIONALITATEAREN BALORAZIOA”

  • Maiatzaren 14an, Castañosko Udaltegian.
  • Ordutegia:10:00etatik 11:00etara.

IZENA EMATEA DOAN:  https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfm-qBYOsfGR5annQrTwU-UARpMQl0FED_HkTke-XiB5nf6eQ/viewform

BIGARRREN TAILER PRAKTIKOA:  “AKTIBA ZAITEZ, ZUK ERE AHAL DUZU “

  • Maiatzaren 21ean, Parke Estalian (Artatzamina eta Salbe kaleak elkartzen diren tokian)
  • Ordutegia: 11:00etatik 12:00etara.

Aukera paregabea, jarduera fisikoa egiten hasteko edo horri berriro ekiteko eta zure bizi-kalitatea hobetzeko, gure profesional espezializatuen aholku eta laguntzarekin.

 

ANIMA ZAITEZ PARTE HARTZERA, ZURE ZAIN IZANGO GAITUZU!

 

Gehiago jakiteko:

 622 022 063 – info@gaituzsport.eus

 

 

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.