GaituzSporten DNAren zati da ikerlana. Mugi zaitez, zuk ere ahal duzu da gure ikerketa-proiektuetako bat, UPV /EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Gorputz eta Kirol Hezkuntza Sailarekin batera egiten ari garena.
Ikerlan horren helburua da desGAITASUNA duten pertsonek Gorputz eta Kirol Jardueran duten inklusio-maila ezagutu eta aztertzea.
Otsailaren 1etik aurrera, GaituzSporteko Arlo Teknikoko eta UPV/EHUko profesional batzuk, osasun-arloan espezializatuta daudenak, gorputz-jardueraren gaineko gure programetan eta zerbitzuetan parte hartzen duten desgaitasundun pertsonen gaitasun funtzioanalak neurtzen hasi dira.
“Mugi zaitez, zuk ere ahal duzu” proiektuaren 1. lan-azpitaldea, datuak eta informazioa biltzen ari da, pertsona horien trebetasun motorrak eta egoera fisikoa neurtzeko, gorputz- eta kirol-jarduerako inklusioaren faktore hori garrantzitsua den egiaztatze aldera.
Lan-saioak Barakaldoko Lasesarre kiroldegian hasi dira, eta GaituzSportek lan egiten duen gainerako kirol-instalazioetan jarriatuko dira, gorputz-jardueraren gaineko programetan parte hartzen dutenen gaitasun funtzionalak ezagutzeko.
Lanean jarraitzen dugu, behar adina ezagutza, ikerketa eta estrategia berritzaileak emanez, desgaitasuna duten pertsonak gorputz- eta kirol-jardueran baldintza berdinetan sar daitezen errazteko.