Es | Eu | En

“GILTZURRUN-OSASUNERAKO BIZI PREST” PROGRAMA, GILTZURRUN-TRANSPLANTATUEK ETA GILTZURRUN-PATOLOGIAREN BAT DUTENEK ARIKETA FISIKOA EGIN DEZATEN

 

  • “Giltzurrun-osasunerako Bizi Prest” osasun-programaren helburua da giltzurrun-transplantatuek edo giltzurrun-gaixotasunen bat dutenek ariketa fisikoa egin dezaten.
  • Parte-hartzaileek ariketa fisikoa egiten dute beren osasuna autokudeatzeko, bizi-kalitatea hobetzeko eta autonomia pertsonala areagotzeko, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradudun diren eta osasunean espezializatuta dauden GaituzSporteko teknikariek ikuskatuta eta lagunduta.
  • “Giltzurrun-osasunerako Bizi Prest” programak berregokitze funtzionalaren eta gizarteratzearen prozesua sustatzen du, lan fisikoaren eta ahaleginaren fisiologiaren bidez, osasun orokorraren kontzeptua (fisikoa, harreman sozialen berreskuratze psikikoa) oinarri hartuta eta jakintza-alor anitzeko arreta baten bidez.
  • Programa inklusiboa eta doakoa da, eta Trainsplant-en eta Alcer Bizkaia elkartearen laguntza du.

2022ko urtarrilean, osasun-programa berri bati ekin diogu: “Giltzurrun-osasunerako Bizi Prest”. GaituzSportek diseinatu eta burutu du, Trainsplant eta Alcer Bizkaia erakundeen laguntzarekin.

Inklusiboa eta doakoa da programa, eta giltzurrun-ransplantatuak edota giltzurrun-patologiaren bat dutenentzat sortu da. Programak pertsona horien berregokitze funtzionalaren eta gizarteratzearen prozesua sustatzea du helburu, lan fisikoaren eta ahaleginaren fisiologiaren bidez, osasun orokorraren kontzeptua (fisikoa, harreman sozialen berreskuratze psikikoa) oinarri hartuta eta jakintza-alor anitzeko arreta baten bidez.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradudun diren eta osasunean espezializatuta dauden GaituzSporteko teknikariak arduratzen dira paziente bakoitzari ariketa fisikoko saioak emateaz eta ikuskatzeaz, parte-hartzaile bakoitzaren berariazko beharrak kontuan hartuta.

 

ONGIZATE FISIKOA ETA MENTALA

Bilboko Txurdinagako Kiroldegian egiten ari da programa, eta partaidetza arrakastatsua da.

Jarduera guztietan, parte-hartzaileen ongizate fisikoa eta mentala areagotzera bideratuta dago lana. Gainera, “Giltzurrun-osasunerako Bizi Prest” programaren saio bakoitzean, autoestimua eta autonomia pertsonala areagotu egiten dira, eta parte-hartzaileak kirol-testuinguru komunitarioetan soziabilizatzen dira.

 

 

 

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.