Martxoaren 9an, Portugaleteko Santa Klara Kulturtegian, Portugaleteko Zainketa Ekimenen Mapa aurkeztu zen. Mapa hori Portugaleteko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Sailak sustatu dute, eta haren helburua da portugaletetarren bizi-baldintzak hobetzen buru-belarri diharduten ekimenak agerian jarri, ezagutzera eman eta garrantzitsutzat jotzea.
Bai zerbitzu publikoek, bai herritarren ekimenek zainketak artatzeko lan egiten duten baliabide guztiak kokatzen ditu mapa horrek: 61 ekimen publiko eta pribatu. GaituzSportek proiektua hasi zenetik parte hartu du, eta Zainketa Mapan gaude, gure «Portu inclusión» programa inklusiboaren eskutik: «Aniztasun funtzionala duten pertsonek Jarduera Fisikoa egin dezaten».
Aurkezpenean, Portugaleteko Udaleko lehen alkateorde eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi María José Blanco Gavierok Hiribilduko elkartze-ehunaren joritasunaren garrantzia nabarmendu zuen, eta hau azpimarratu: «ekimen gehienek osasuna, gizarte-ongizatea eta kalteberatasuneko eta gizarte-bazterkeriako egoerak hobetzea dituzte xede».
Gehiago jakiteko: