Bilboko Udalak, Bilbao Kirolen bitartez, udaleko kirol, aisialdi hezitzaile eta musikaleko programak jarri ditu abian, adingabeei zuzenduak, eta udako hilabeteetan gauzatuko dira, Bilboko udal kiroldegietan. Ekimenen artean Udako programa dibertigarria dago, 6 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzendutako kirol-uda.
DESGAITASUAN DUTEN ADINGABEENTZAKO PLAZA
Haur guztiek kirola, aisia eta osasuna batzen dituen programa honetaz berdintasunez gozatu ahal izateko, 30 plaza daude desgaitasuna duten haurrentzat; GaituzSporteko begirale espezializatuen laguntza eta ikuskapena izango dute.
KIROL JARDUERAK
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra, San Inazio Kiroldegian.
·Badmintona
·Saskibaloia
·Eskubaloia
·Areto-futbola
·Areto-hockeya
·Ur-jolasak edo aretoko beste joko batzuk
IZEN- EMATEAK
Maiatzaren 6tik aurrera, haur desGAITUEN izen-emateak egin daitezke, GaituzSporten telefonora deituz: 622022063
ResponderReenviar
|