Es | Eu | En

AktiBATU

Populazio berezietan jarduera fisikoaren onurak aurreikusteko plataforma adimenduna.

Aktibatu minbizidun pazienteen, adineko pertsonen eta desgaitasuna eta/edo osasun-alterazioak dituzten pertsonen osasunarekin eta jarduera fisikoarekin lotutako datuak kudeatzeko cloud plataforma bat da, bai eta datuen analisi aurreratua egiteko modulu bat ere (Adimen Artifizialeko teknikak erabiliz). Plataforma hori pazienteei, medikuei eta jarduera fisikoko espezialistei eskainiko zaie, datu-iturrien integrazioa eta kudeaketa hobetzeko eta balio erantsia duen informazio hori eskuratzeko.

AktiBATU partzuergoan egiten da beste enpresa batzuekin (AVALON, OSASUNA MUGIMENDUA KONTROLA SL eta Miranda Fundazioa) eta ZTBESko (Deustuko Unibertsitatea (e-Vida, HealthPASS) eta Biocruceseko) kideekin, eta HAZITEK 2020 deialdiaren bidez finantzatu da. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko Enpresa I+G laguntzeko Programa. GaituzSportek AktiBATUn egiten duen lanaren ardatza desgaitasunarekin eta osasun-asaldurekin lotutako edukia eta informazioa garatzea da.

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.