Es | Eu | En

BIZI ORAIN

MINBIZIA DUTENENTZAKO ARIKETA FISIKOKO PROGRAMAK INPLEMENTATZEA. BIZI ORAIN PROGRAMAREN OZTOPOAK ETA BIDERATZAILEAK.

Bizi ORAIN ikerketa-programaren helburu nagusia da minbizia duten pertsonentzako ariketa fisiko gainbegiratuko programa baten eraginkortasuna ebaluatzea. Helburu hori lortzeko, ebaluazio kualitatibo bat egin behar da, programan inplikatutako eragileen (pazienteak, komunitateko ordezkariak, osasun-profesionalak eta kudeatzaileak) ikuspegiak ezagutzeko, horixe baita proiektu honen azken helburua. Ebaluazio kualitatibo honen helburua da komunikazio- eta lankidetza-estrategiei buruzko ezagutza sortzea erakunde sanitarioen eta erakunde komunitarioen artean, pazienteek ariketa fisikoa modu autonomoan egiten jarrai dezaten, programa gainbegiratzeko aldia amaitzean (hiru hilabeteko iraupena du) beren auzoan edo udalerrian, eskura dituzten baliabideak aprobetxatuz (kiroldegiak, gimnasioak, ibilbide berdeak…).

Proiektuan hainbat enpresa eta eragilek parte hartu genuen, hala nola Biocruces, Deustuko Unibertsitatea, Minbizia duten gaixoen elkarteak (AECC eta Pausoz Pauso), komunitatearekiko konexioa (Etxebarriko kiroldegia eta GaituzSport) eta minbizia duten pazienteak. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Osasun arloko ikerketa eta garapen proiektuetarako laguntzen deialdiaren bidez finantzatu da proiektua. 2021eko deialdia.

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.