Es | Eu | En

GaituzSportek Inklusioaren eta Kirolaren Jaia ospatuko du  Gasteizen

 

 

Kirola gizarte-inklusiorako tresna ahaltsua da, elkartu eta berdindu egiten gaituena. Apirilaren 8an “Inklusioaren eta Kirolaren Jaia” ospatuko dugu Gasteizko Santa Barbara plazan. Jai hori GaituzSportek antolatuko du, erakunde hauen laguntzarekin: Kait Kirola, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta Vital Fundazioa.

Ekitaldi hori 2021eko abenduaren 2an eta 3an izandako Euskadiko Kirolaren eta Gorputz Jardueraren VII. Biltzarean kokatzen da. Izan ere, programaren azken ekitaldia Jai Inklusiboa zen, baina pandemiagatiko osasun-gomendioak zirela bide, atzeratu behar izan genuen.

Ekitaldia jai eta ospakizun giroan egingo da; musika eta speaker animazioa eta partaideentzako opariak egongo dira. Jarduerak lau eremu hauetan bilduko dira, modu inklusiboan egin daitezen:

  • Zumba
  • Eskubaloia
  • Slaloma
  • Herri-kirolak

Ordutegia 17:00etatik 20:00etara izango da; pertsona GUZTIENTZAKO kirol-jarduerak egongo dira eta kirolariek, hainbat elkartek –hala nola Aspace Álava–, kirol-kudeatzaileek eta gizarte-arlo guztietako pertsonek parte hartuko dute. Halaber, GaituzSporteko Arlo Teknikoko profesionalek –Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradudunek eta osasunetan espezializatutakoek– lagutza emango dute.

Zuen zain izango gaituzue! Pertsona guztientzako aukera-berdintasuna aintzat hartzen duen gizarte inklusiboago baten alde egiten jarraitzen dugu.

 

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.