Es | Eu | En

Kosta Trail lasterketarik inklusiboena, ekainaren 9an, GaituzSport-en alde

Kosta Trail

  • Kosta Trail itsas mailako lehenengo mendiko lasterketak, Uribe Kostatik igarotzen denak eta Forum Sport-ek antolatzen duenak,  kirola, ohitura osasungarriak, inklusioa eta elkartasuna sustatzea du helburu.
  • Aurtengo lasterketan, izen-emateen bidez bilduko den kopuruaren zati bat GaituzSport Fundazioari emango zaio. Fundazioak desGAITASUNA dutenen eta ez dutenen artean  Jarduera Fisikoa eta Kirola baldintza berdinetan egitea sustatzen du.
  • Aurten 3 modalitate daude: Mendiko Maratoi-erdia, Mendi-ibilaldia eta Familia-ibilaldia.
  • Iaz partaidetzaren marka hautsi zen: 4.600etik gora lasterkari egon

  

Hamalaugarrren Kosta Trail herri-lasterketak –helburu solidarioak dituena eta Bizkaiko kostaldeko inguru paregabeetatik igarotzen dena–, trail running eta mendi-ibilaldien zaleak bilduko ditu berriro, ekainaren 9an, giro alai apartan.

Itsas mailako lehenengo mendiko lasterketa da eta Uribe Kostako itsaslabar eta bidexka ikaragarrietatik igarotzen da, hots, lur, hondar eta asfaltotik. Lasterketa horretan gero eta lasterketari gehiagok parte hartzen du; esaterako, azkenekoan, beste marka bat hautsi zen: 4.600etik gora lasterkarik parte hartu zuten.

Kirola, ohitura osasungarriak, inklusioa eta solaritatea

Sortu zenetik, Kosta Trail laskterketak helburu solidarioak izan ditu. Parte-hartzaile guztiei esker, hamalaugarrren lasterketan antolatzaileek izen-emateen bidez bilduko den kopuruaren zati bat GaituzSport Fundazioan garatzen ditugun programei emango diete. Fundazioak desGAITASUNA dutenen eta ez dutenen artean Jarduera Fisikoa eta Kirola baldintza berdinetan egitea sustatzen ditu.

Komunitatea sortzen duen plataforma da GaituzSport eta, horretarako, behar diren giza baliabideez, baliabide materialez eta laguntzez nahiz moldaketez hornitzen du, pertsonek, nork bere beharren arabera, jarduera fisikoak egin ahal ditzaten; betiere aniztasuna aintzat hartzen duen ikuspegi inklusiboarekin.

Gurea bezalako gizarte aurreratu batek kolektibo guztien inklusioa bermatu behar du, eta kirola gizarteratzeko modu bikaina da. Izan ere, hau da GaituzSport-en nolakotasuna: “Making Soziala”, gizartearen garapen inklusibo eta onuragarriaren alde, gizarte-, kirol-, osasun- eta hezkuntza-arloetako alderdiak kontuan harturik.

GaituzSport-en programetan parte hartzen duten desGAITUen bizi-kalitatea, osasun fisikoa eta mentala nabarmen hobetzen dira, baita autoestimua, autonomia pertsonala eta gizarteratzea ere.

 

Modalitateak

Kosta Trail

2019ko Kosta Trail lasterketak 3 modalitate izango ditu: Mendiko Maratoi-erdia (21 km), Mendi-ibilaldia (20 km) eta Familia-ibilaldia (10 km), adin, gaitasun eta eskakizun guztietako lasterkariek parte har dezaten.

Halaber, Diabetesdunen Kirolaren Espainiako Elkartearen Team One Diabetes Challenge  (www.team-one.es) taldearen laguntza izango du berriro: elkarteak neurgailuak eta intsulina banatuko ditu anoa-postu batzuetan, diabetesdun lasterkariek segurtasunez parte har dezaten. Aurten ere, Kosta Trail lasterketak bere helburua beteko du: kirola, inklusioa eta elkartasuna sustatzea.

ESKERRIK ASKO, Forum Sport, Salomon eta Laboral Kutxari, 14 Kosta Trail hauetan lan bikaina egiteagatik eta hain sentikor izateagatik, eta aurten GaituzSport Fundazioa onuradun aukeratzeagatik, kirolaren bitartez inklusioa sustatuz.

Kosta Trail lasterketari buruzko informazio gehiago:

Kosta Trail lasterketari buruzko informazio guztia sare sozialetan dago eskuragarri: Facebook (www.facebook.com/kostatrail) etaTwitter (@kostatrail), lasterketaren alde berri guztiak ezagutzeko, lasterkariek elkarri eragiteko, entrenamenduei buruzko aholkuak eta gomendioak jasotzeko…

#kostatrail2019

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.