-
Donostiako Kursaalean izango den IV. Gau Inklusiboan GaituzSport Sariak emango dira, pertsonek eta erakundeek gizarte inklusiboagoa, bidezkoagoa eta berdinzaleagoa lortzeko egiten duten lan eredugarria aintzat hartzeko.
-
Hauek izango dira 2019ko saridunak: Gipuzkoako Surf Federazioa, Lehen Mailako Euskal Futbol Klubak –Real Sociedad, Athletic Club de Bilbao, S.D. Eibar eta Deportivo Alavés–, Kosta Trail lasterketa, Bidaideak Bilbao BSR gurpil-aulkiko saskibaloi taldea eta Joxe Agirretxe eta Bizipoza Elkartea.
-
Jardunbideari dagokion sari berezia MIKEL IZAGUIRREri emango zaio, Gipuzkoan, eskuzabalki, kirol egokitua eta inklusioa sustatzen eman dituen 40 urte baino gehiago aintzat hartzeko.
-
GaituzSport-eko eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioko presidente Porfirio Hernandez Zubizarretak honela ari da kirolaz: “gizarte-inklusiorako modua da, oztopoak kentzen eta komunitatea sortzen laguntzen duena, gizarte berdinzaleagoa lortzeko”.
-
Ekitaldia zuzenean ikusi ahal izango da streaming bidez eta sare sozialetan, #gauinklusiboa hashtag-arekin.
GaituzSport Sariak emateko 2019ko ekitaldia, IV. Gau Inklusiboa, apirilaren 4an izango da, Donostiako Kursaalean.
Ekitaldi hori GaituzSport Fundazioak eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak antolatu dute, aurten, Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioaren laguntzarekin. Inklusioa du xede eta pertsonek eta erakundeek, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren eskutik, gizarte inklusiboagoa, bidezkoagoa eta berdinzaleagoa lortzeko egiten duten lan eredugarria aintzat hartzea eta bultzatzea ditu helburu.
2019ko Gau Inklusiboaren aurkezleak Oscar Terol aktore eta gidoilari polifazetikoa eta Alazne Etxebarria antzezlea izango dira.
Kirol Egokituaren Euskal Federazioko presidente Porfirio Hernandez Zubizarretaren hitzetan, “kirola tresna itzela da gizarteko oztopoak kentzeko eta inklusioa sortzeko. DesGAITASUNA dutenek jarduera orokorretan eskubide osoko herritar gisa parte har dezaten lortu behar da. Gure gizartea aurreratua da alderdi askotan, baina benetako inklusioa eta aniztasunaren errespetua konpondu gabeko kontuak dira oraindik”.
2019ko GaituzSport saridunak :
1.- Lehiaketako jardunbide inklusibo egokiei dagokien GaituzSport Saria, Forum Sport-ek antolatzen duen KOSTA TRAIL LASTERKETAri, duela 14 urtez geroztik, desGAITASUNA dutenen ez dutenen inklusio eta parte-hartzearen eredu izateagatik eta, era berean, gizartean ohitura osasungarriak eta elkartasuna sustatzen dituelako.
2.- Partaidetzako jardunbide inklusibo egokiei dagokien GaituzSport Saria, Gipuzkoako Surf Federazioari, desGAITASUNA dutenen ez dutenen artean surfa sustatzen duten ekimenak eta jarduerak egiteagatik.
3.- Goi Lehiaketako Kirol Egokituari dagokion GaituzSport Saria, gurpil-aulkiko saskibaloiko BIDAIDEAK BILBAO BSR klubari, azken bi denboraldietan lortutako kirol-arrakastengatik eta balio eta zaletasunaren eredu izateagatik.
4.- Inklusioa sustatzen duten erakundeei dagokien GaituzSport Saria, Lehen Mailako Euskadiko 4 Futbol Klubei, hain zuzen, Athletic Club de Bilbao, Real Sociedad, Deportivo Alavés eta SD Eibar klubei, Genuine Ligaren bitartez futbolean desGAITASUNA duten pertsonen parte-hartzea sustatzeagatik.
5.- Kiroletik kanpoko inklusioari dagokion GaituzSport Saria, Joxe Agirretxeri eta Bizipoza Elkarteari, aniztasun, gizarteratze eta elkartasunarekiko errespetua sustatzeagatik eta umeei eta horien familei laguntzeagatik, elkarte ugariekin elkarlanean arituz. Agirretxek, hots, “Porrotx”ek, dioenez: “Pailazoa izatea bizimodu konstruktibo, errespetutsu eta onuragarria da”.
6.- Jardunbideari dagokion GaituzSport Saria, MIKEL IZAGUIRREri, bizitzaren zati handi bat, 40 urte baino gehiago, Gipuzkoan kirol egokitua eskuzabalki eta gogotsuki sustatzen eta bultzatzen emateagatik. Erreferentziako pertsona da, bere jakinduriagatik eta balio bihozberengatik.
Muskulu-distrofia badu ere, endekapenezko gaixotasun horrek ez dio eragotzi etengabe jardutea. Lorpen ugariren artean, hauek aipa ditzakegu: 90eko hamarkadan Gipuzkoako lehenengo gurpil-aulkiko saskibaloi-taldea, Club Deportivo INDAR, sortu zuen eta, 2003an, Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioa eratzeko erronka onartu zuen. Funtsezkoa izan da, bere ezagutza joriagatik, alderantzizko inklusio proiektuan, Hegalak Kirol Zentroan eta Hegalak Zabalik Fundazioan. Eta 2011n, Kirol Egokituaren MINDARA Kluba sortu zuen Errenterian.
Gizarte inklusiboaren alde
Gizarteko arlo guztietako 200 lagun elkartuko dira inklusioaren gauan, hainbat erakundetako ordezkariak ere, hala nola, Donostiako alkate Eneko Goia, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Eider Mendoza Larrañaga, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal, Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte eta Kultura sailburuorde Maite Alonso. Baita hainbat kirolari ere, esaterako, igeriketa paralinpikoko munduko txapeldun Richard Oribe eta Axi Muniain eta Aitor Francesena surflariak.
“Gau Inklusiboa” ekitaldia Euskadiko hiriburu batean antolatu ohi da, aurten, IV.a, Donostian, erakunde hauek laguntzaile izanda: Eusko Jaurlaritza, Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Laboral Kutxa.
Ekitaldia zuzenean ikusi ahal izango da streaming bidez eta sare sozialetan, #gauinklusiboa hashtag-arekin.