Es | Eu | En

Kiprest, tresna teknologiko berritzailea, desGAITASUNA edota osasun-nahasmenduak dituztenek jarduera fisikoa egitea errazteko

 

 

GaituzSport erreferentzia da jarduera fisiko inklusiboan metodologia eta tresna berritzaileak garatzen. Hortxe, Kiprest: laguntzarako plataforma digitala, desgaitasuna edota osasun-nahasmenduak dituztenek jarduera fisikoa edota kirola egitea errazteko, haien inklusioaren alde.

Tresna berria gure udal-jarduera eremuan kokatzen da, desGAITASUNA dutenek jarduera fisikoa eta kirola gainerakoen baldintza beretan egin ditzaten, kirol-testuinguru komunitario normalizatuetan.

Kiprest aplikazio mugikorra da, informazio, koordinazio eta komunikazioari buruzkoa, punta-puntakoa, atzigarria, azkarra eta gai mugikor guztietatik erabilerraza. Native Progressive Web App-a, Irontec-ek diseinatu duen app-a, segurua eta goi-errendimendukoa da. Metodologia azkarretan oinarrituta dago, eta segurtasun-estandar handiak ditu erabiltzaileen pribatutasuna bermatzeko.

Urte betez, beta moduan funtzionatu du Kiprest-ek GaituzSporten jarduera fisikoari eta osasunari buruzko programen erabiltzaile diren desGAITASUNA dutenekin, eta tresna ahalik eta optimizatuen eta eraginkorren izatea lortu arte testatu duten GaituzSporteko Arlo Teknikoko profesional eta instalazioetako kirol-monitoreekin. Gaur egun, tresna horretan interesa dutenen eskura dago.

 

ZER ESKAINIKO DIZU KIPREST-EK?

  • Zuretzat egokienak diren jarduera fisikoei eta kirol-jarduerei buruzko informazioa.
  • Jarduera fisikoak eta kirolak egiteko instalazioak.
  • Jarduera fisikoari buruzko gomendioak, desGAITASUNaren edo patologiaren arabera.
  • Aholku eta orientabide profesionalak.
  • GaituzSportek tresnak eta laguntza eskainiko dizkizu lehenengo saioetan.
  • Etengabeko komunikazio-kanala, jarduera fisikoan eta osasunean espezializatutako GaituzSporteko profesionalen (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatuak) aholku eta orientabidearekin, baita kirol-instalazioko kirol-teknikarienekin ere.
  • Jarduera fisikoko zure saioen koordinazioa eta bilakaeraren jarraipen pertsonalizatua, berariazko gomendioekin.

 

NON DESKARGA DAITEKE?

Edozein gailu mugikorretan erabil daiteke Kiprest. Apple Storen eta Google Playen deskargagarri.

Jarduera fisikoa eta kirola osasunerako eta gizarte-inklusiorako tresna baliotsuak dira.  Pertsona GUZTIEK egin ditzakete jarduera fisikoa eta kirola, GaituzSportek eskaintzen ditugun baliabide egokien bidez.

Osasuntsu egoteko, mugi zaitez!!

Bideo honetan Kiprest azalduko dizugu modu bisualean, benetako erabiltzaileen eskutik: esaterako, Marta Sánchez, iktus batek eragindako desGAITASUNA duena. Sofa eta bizimodu sedentarioa atzera utzi eta kiroldegira joan eta jarduera fisikoari ekiteko motibazioa eman zion aplikazioak Martari, eta horren bizi-kalitatea nabarmen hobetu zen.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.