Osasun-larrialdiko une latz hauetan, gure familiak, lagunak, adiskideak eta, zu bezala, GaituzSporteko “familia” handiaren partaide diren pertsona guztiak ditugu gogoan.
Etxetik lan egiten ari gara, baina inoiz baino gogotsuago, COVID-19a dela eta. GaituzSporten bildutakook gure indarra eta adore mezua bidaltzen dizkizugu, elkarrekin, esandakoa betez, arduratsu izanda, birus hau menderatu egingo dugu “ohikotasunera” itzultzeko.
#NIETXEANMUGITZENNAIZ
Koarentena luze honetan aktibo egon behar dugu, jarduera fisikoa gure aliatua baita gure osasun fisikoa eta mentala egokiak izan daitezen. GaituzSporten dihardugunok bat egiten dugu #nietxeanmugitzennaiz mugimenduarekin eta gure sareetan gu jarraitzera eta gure YouTube kanalera harpidetzera animatzen zaitugu: etxean ariketak egiteko bideoak aurkituko dituzu, arlo teknikoko profesionalen –Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatuak– oharrekin –guztien mugak kontuan hartuta–, baita familian jokatzeko jokoak ere.
Eguneroko bizitzari bizia ematen jarraituko dugu, konfinamendua laburrago eta pairagarriago egiteko, gure buruengandik onena ateratzeko.
Gure maitasun guztia zuretzat! Animo eta zaindu zure burua!!
Partidu hau irabazi egingo dugu!!