- Bildutako dirua 8. Kosta Trailen izen-emateetatik lortu da. Kirol-proba 2024ko ekainean egin zen, Uribe Kostan barrena, Forum Sport, Salomon eta LaboraL Kutxak antolatuta.
- Bildutako dirua jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez desGAITASUNA dutenen inklusioa sustatzeko programak egiteko erabiliko du GaituzSport Fundazioak.
GaituzSporten esker oneko egonda amaitu dugu urtea. Kosta Trailek, Uribe Kostako itsaslabar eta bidexketan barrena doan kirol-proba entzutetsuak, ohiko keinu solidarioaren eskutik amaitu du urtea, aurten ere. Hala, aurtengoan, antolatzaileek 13.700 euro eman dizkiote GaituzSport Fundazioari –azken Kosta Trailen onuraduna–, jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez desGAITASUNA duten pertsonen inklusioa sustatzeko programak egin ditzan.
Bilboko Moyua plazako Forum Sport dendan eman zen modu ofizialean bildutako dirua, aurrean hauek egon zirela: GaituzSporteko presidente Xabier Leizea eta GaituzSporteko Komunikazio arduradun Marta Fernández Rivera, Forum Sporteko Komunikazio eta Publiziate zuzendari Jesús Beamonte, Forum Sporteko Marketin taldekide Izaskun Casas, Laboral Kutxako lurralde-komunikazioko teknikari Álvaro Parro eta Eroskiko Osasun, Jasangarritasun eta Kalitate zuzendari Alejandro Martínez.
ARIMA SOLIDARIO ETA INKLUSIBODUN KIROL EKITALDIA
Bildutako dirua aukera-berdintasuna sustatzen duten eta desGAITASUNA duten pertsonei jarduera fisikoa eta kirola egiteko aukera ematen dieten programak bultzatzeko erabiliko dugu GaituzSportekook, pertsona horien osasuna, bizi-kalitatea eta gizarte-inklusioa hobetzen laguntzeko.
“Harrotu egiten gaitu Kosta Trailek kirola eta elkartasuna sustatu izanak. Halaber, hainbat balore bultzatzen ditu, hala nola inklusioa eta natura-ingurunea errespetatzea. GaituzSportekiko elkarlanak ezin hobeki erakusten du proba horren izaera: elkarrekin lan egitea kirola pertsona guztien eskura egon dadin, horien egoera edozein dela ere. Lankidetza horrek adierazten du inklusioa beharrezkoa dela kirola berdintasun eta batasun gune izan dadin”, adierazi du Beamontek.
Xabier Leizeak, bestetik, onuradun gisa, hau adierazi du: “eskerrak eman nahi dizkiegu Kosta Trailen antolatzaileei eta parte-hartzaile eta boluntarioen elkartasun mareari, kirolaren bidezko inklusioa beste behin babestu izanagatik. GaituzSportentzat osasun eta inklusio tresna baliotsua da kirola, eta gizakiok elkartu eta berdindu egiten gaitu, egoerak alde batera utzita, eta Kosta Trailek egindakoaren antzeko donazioek benetako inklusioa lortzeko aurrera egiteko aukera ematen digute”.
KOSTA TRAIL: KIROLAREN ETA ELKARTASUNAREN ERREFERENTE
18 urteko historia du Kosta Trailek, eta bere maila sendotu egin du kirol eta elkartasun ekitaldi aitzindari gisa, bere generoan. Hiru modalitate ditu, parte-hartzaile orok parte har dezan: mendiko lasterketa (21 km), mendiko ibilketa (20 km) eta ibilketa familiarra (7 km). Ibilbide ikusgarria Uribe Kostako itsaslabar eta hondartzetatik doa, lur, hondar eta asfaltotik; hala, naturazaleek eta kirolzaleek ezin dute saihestu.
Hurrengo proba prestatzen ari dira antolatzaileek –2025eko ekainean egingo da–, kirol inklusiboa, elkartasuna eta jasangarritasuna sustatzen jarraitzeko.
ESKER ONAK
Eskerrik asko, Kosta Trailen antolatzaileei –Forum Sport, Salomón eta Laboral Kutxa– eta parte-hartzaileen mareari –4.000tik gora, edizio bikaina izan da–. Eskerrik asko, boluntarioei, beren lana nahitaezkoa baita, eta eskerrak, proba posible egiteko lan egin duten guzti-guztiei.
Esker on berezia, Jesús Beamonteri eta Izaskun Casasi, proba berezi horren bihotza izateagatik.
Inklusioaren sarea ehuntzen darraigu!