Es | Eu | En

GaituzSportek “Euskadi minbiziaren aurka” III. Biltzarrean parte hartu du

GaituzSportek “Euskadi minbiziaren aurka” III. Biltzarrean parte hartu du, Minbizidun Haurren Elkartearekin (ASPANOVAS) dugun itunaren eta sareko lanaren esparruan.
Biltzar hori otsailaren 22an izan zen, Bilboko Bizkaia Aretoan, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak eta Minbiziaren aurkako Bizkaiko Elkarteak antolatuta.

GaituzSporteko presidete eta Kiroleneko irakasle Xabier Leizeak eta GaituzSporteko Arlo Teknikoko arduradun eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduadun eta osasun-masterdun Elena Alonsok tailer hau eman zuten: “Ariketa Fisikoa, osasun-tresna minbizidun ume eta gazteentzat”.
Horren haritik, tailerraren aurkezpenean, hau adierazi zuten:

– Ariketa fisikoa osasun eta inklusiorako funtsezko eragilea da pertsona guztientzat, baita aliatu handia minbizidun pertsonentzat, bai prebentzioan, bai tratamenduan, eta ondoren, bizirauleentzat ere.

– Onura handiak dakarzkie minbizidun pertsonen osasun fisikoari eta mentalari, hots:
tratamendu onkologikoaren albo-ondorioak murrizten ditu, bizi-kalitatea hobetzen du, antsietatea eta depresioa txikiagotzen laguntzen du, indar muskularra, hezurren osasuna eta mugimendu-maila hobetzen ditu, immunitate-sistema indartzen du eta sozializazio eta inklusiorako baliabidea da.

Halaber, ariketa fisikoari eta minbiziari dagokionez ikerketa-ildoak gehitzen jarraitzeak duen garrantzia azpimarratu zuten, eta programa inklusibo gehiago garatzeko beharra ere, transferentzia soziala sortzeko, minbizidun umeen bizi-kalitate hobea izan dadin.

Plazerra izan da biltzar horretan gure aletxoa jarri izana eta ezagutzak eta esperientziak partekatu izana. Eskerrik asko antolatzaileei eta “Euskadi minbiziaren aurka” III. Biltzarra ahalbidetu duten pertsona guztiei.

Gure laguntza osoa, minbizidun pertsonentzat, horiek eta horien familiak baitira protagonistak.
GaituzSporten egunero lan egiten darraigu, jarduera fisiko, ariketa eta kirolaren bidez osasun eta inklusioaren sarea ehuntzen.

 

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.