Prestakuntza hori GaituzSporten DNAn dago, gure erakundearen estrategiaren zeharkako ardatza baita. GaituzSporten, jarduera fisikoaren eta kirolaren bidezko inklusioaren agente erraztaile, aditu eta erreferente garenez, prestakuntza-programak antolatzen ditugu kirol-arloko inklusio gaietan profesional eta ikasleentzat.
Izan ere, otsailaren 5ean, GaituzSporteko Arlo Teknikoko arduradun Elena Alonsok eta Arlo Teknikoaren koordinatzaile Iratxe Antoñanak prestakuntza espezializatua eman zieten Barakaldo LH Zentroko Gorputz, Kirol eta Jolas Irakaskuntza eta Animazioko bigarren mailako 23 ikasleei, inklusiorako Kirol Jarduera Fisikoen Moduluaren barruan.
Barakaldoko Gorostizako kiroldegian egin zen saioa, eta alde teorikoa eta praktikoa jorratu ziren.
Alde teorikoan, Elenak GaituzSporten egiten dugun lana aurkeztu zien eta inklusioaz ari izan zen; hots, kirol egokituaren eta kirol inklusiboaren arteko ezberdintasunak azaldu zituen eta ikuspegi inklusiboa aplikatzeak duen garrantzia azpimarratu zuen.
Alde teorikoan, Elenak eta Iratxek talde-dinamika egin zuten jarduera fisiko inklusiboko eta sentsibilizazioko jardueren bitartez eta joko inklusiboen bitartez, eta horietan hainbat baliabide erabili ziren: gurpil-aulkiak, mozorroa, makulua, astamakilak eta baloiak, besteak beste. Prestakuntzan parte hartu zuten ikasleek lehen pertsonan esperimentatu zuten desGAITASUNA duten pertsonek sentitzen dutena eta egunero aurkitzen dituzten oztopoak.
Prestakuntza horren helburua da ikasleek ezagutzak berengana ditzaten etorkizunean kirol-teknikari izango dituzten zereginetan inklusio-ikuspegia kontuan har dezaten. Eskerrik asko Barakaldo LH Zentroko ikasleei eta zentroari berari, gogoz inplikatu izanagatik, prestakuntza-saioa oso gogobetegarria izan baita.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren bidez inklusioaren sarea ehuntzen darraigu!