- Zortzigarren Kosta Trail lasterketak antolatzaileen inklusio eta jasangarritasunarekiko konpromisoa izango du bereizgarri, izen-emateen bidez bilduko den diru-kopuruaren zati bat GaituzSport Fundazioarentzat izango baita.
- Kosta Trail itsas mailako lehen mendi lasterketa da, eta Uribe Kostako itsasalde ederreko lur, hare eta asfaltotik igarotzen da. Hiru modalitate ditu: mendi maratoi-erdia (21 km), mendi lasterketa (20 km) eta ibilaldi familiarra (7 km).
- Martxoaren 18a izango da izena emateko lehenengo eguna. kostatrail.com webgunean bakarrik emango da izena.
Ekainaren 16an itzuliko da Kosta Trail lasterketaren marea solidarioa, Bizkaiko Uribe Kostako itsaslabar ederretan barrena, kirola, elkartasuna, inklusioa eta jasangarritasuna elkartzen dituena, GaituzSporten alde.
Lasterketa bakoitzean, batez beste, 4.000 lasterkarik parte hartzen dutenez, sasoi, adin eta eskakizun orotako lasterkarien eta ibiltarien probarik gogokoenetako bat da.
Izan ere, Kosta Trail itsas mailako lehen mendi lasterketa da, eta lur, hare eta asfaltotik igarotzen da. Hiru modalitate ditu: mendi maratoi-erdia (21 km), mendi lasterketa (20 km) eta ibilaldi familiarra (7 km).
Martxoaren 18a izango da izena emateko lehenengo eguna, eta mendi maratoi-erdian parte hartuko dutenek maiatzaren 1era izango dute epea 350 izen-emateak agortzeko. Iazko lasterketan 10 ordu baino gutxigotan amaitu ziren zenbakiak. Dortsalak amaitu arren, proban parte hartzeko asmoa dutenek izena emateko inprimakia beteko dute, kuota ordaindu gabe, eta itxarote-zerrenda batean sartuko dira; horrrela, izen-ematearen ordenaren arabera, helbide elektronikoa bidaliko zaie lekurik geratzen bada. Ibiltariek, aldiz, ekainaren 15era arte izango dute izena emateko epea, tokiak lehenago amaitzen ez badira.
Hiru modalitate horietan parte hartzeko, www.kostatrail.com webgunean bakarrik emango da izena. Mendi maratoi-erdian izena emateko kuota 18 €-koa izango da mendi federatuentzat eta y 23 €-koa, gainerakoentzat. Ibiltarientzat, 6 €-koa.
Elkartasuna eta jasangarritasuna, zati berdinetan
Kosta Trailek, kirola ez ezik, elkartasuna ere esan nahi du. Hortaz, Forum Sport, Salomon eta Laboral Kutxa babesleei eta lasterketaren parte-hartzaileei esker, antolatzaileek GaituzSport Fundazioari emango diote izen-emateen bidez bildutako diru-kopuruaren zati bat, aurten ere. Dirua GaituzSportek desGAITASUN edota osasun-nahasmenduren bat dutenentzat antolatzen dituen jarduera fisikoaren bidezko osasun-programa inklusiboetan erabiliko du, pertsona horiek besteen baldintza berdinetan kirol egin dezaten, beren osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko eta aise gizarteratzeko.
Elkartasunaz gain, Kosta Trailek ingurumenarekin duen konpromisoa bere DNAn darama; izan ere, proba igarotzen den ingurune naturaletan ahalik eta inpakturik txikiena eragin nahi da eta plastikoen erabilera murriztu ere.
Horiek dira Kosta Trailek ingurumena zaintzeko hartu dituen neurrietako batzuk, eta gainerako neurriak eta probari buruzko informazioa hemen daude, nahi duenak kontsulta ditzan: www.kostatrail.com webgunean, www.facebook.com/kostatrail Facebook profilean eta @kostatrail Twitter eta Instagram profiletan. Horietan ere, parte-hartzaileek probaren gaineko aholkuak, gomendioak eta sentsazioak elkarri jakinarazteko aukera izango dute.
GaituzSporten dihardugunok gure esker ona adierazi nahi diegu Forum Sport, Salomon eta Laboral Kutxa babesleei, kirol inklusiboa aintzat hartu eta horri lagundu izanagatik.