Es | Eu | En

Urkullu Lehendakaria buru izan da Vitoria–Gasteizen egindako“Gau Inklusiboan” eta GaituzSport Sarien banaketan

Hainbat erakundek laguntza handia eman zioten “Gau Inklusiboari”; izan ere, kargu hauek bertaratu ziren ekitaldira: Lehendakaria eta horren emazte Lucía Arieta-Araunabeña, Arabako Batzar Nagusietako burua, Ahaldun Nagusia, Eusko Legebiltzarreko Lehendakari andrea, Vitoria-Gasteizko Alkatea eta Artolazabal Sailburua.

 

  •  Jendetza eta erakunde, gizarte eta hedabideen laguntza, Artium Museoan izandako “Gau Inklusiboan”. GaituzSport Sariak erakunde hauek jaso zituzten: Mahai-teniseko Arabako Elkartea, Montes Solidarios elkartea, BAT BasqueTeam, Kukai Dantza Taldea, Mutualia eta Julio Roca.
  • Lehendakariak hauxe azpimarratu zuen: “GaituzSport Proiektuak kirolaren balioak aintzat hartzen ditu. Eredua zarete gizarte guztiarentzat”.
  • Kirol Egokituaren Euskal Federazioko Presidenteak, pertsona guztien laguntza eskatu zuen gizarte inklusiboagoa lortzeko.

 

Kirol Egokituaren Euskal Federazioak, GaituzSport proiektuaren barruan eta Zuzenak fundazioarekin elkarlanean,“Gau Inklusiboa” antolatu zuen, ekainaren 15ean, Vitoria – Gasteizko Artium Museoan. Ekitaldi horretan GaituzSport Sariak banatu ziren.

Urkullu Lehendakaria buru izan zuen topaketa horren helburua izan da, gorputz-jarduera eta kirolaren eskutik, pertsona eta erakunde batzuek gizarte inklusiboagoa, bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa lortzeko egiten duten lana aintzat hartu eta sustatzea. Aurten erakunde eta pertsona hauek saritu dira: Mahai-teniseko Arabako Elkartea, Montes Solidarios elkartea, BAT Basqueteam, Kukai Dantza Taldea, Mutualia eta Julio Roca.

“Gau Inklusiboa” izenekoak erakundeen laguntza izan zuen, ordezkari hauen eskutik: Eusko Legebiltzarreko Lehendakari Bakartxo Tejeria, Arabako Ahaldun Nagusi Ramiro González Vicente, Vitoria-Gasteizko Alkate Gorka Urtaran, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburu Beatriz Artolazabal eta Arabako Batzar Nagusietako buru Pedro Elosegi.

Halaber, hauek ere bertaratu ziren: Gizarte Politiketako sailburuordebia Lide Amilibia eta Arabako Gizarte Zerbitzuetako eta Ingurumen foru-diputatu Marian Olabarrieta eta Josean Galera, baita legebiltzarkide hauek ere: Eba Blanco, Rebeka Ubera, Gloria Sánchez, Mari Carmen López de Ocáriz, Javier Ruiz de Arbulo eta Edurne García.

Ekitaldian, kirol egokitu inklusiboaren alde eginez, hauek ere izan ziren: José Antonio de la Rica Giménez, EAEko koordinatzaile soziosanitarioa; Emilio Sola, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaria, eta Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzako Gorputz Jarduera eta Kirol Zuzendaria. Eta zinegotzi hauek ere: Estibaliz Canto, Leticia Comerón eta Oscar Fernández, Vitoria – Gasteizkoak; Beatriz Marcos, Bilboko Udalekoa, eta Mikel Antizar, Barakaldokoa, besteak beste.

Urkullu Lehendakaria eta Lucia Arieta–Araunabeña, bere emaztea, garaiz iritsi ziren, hain bereizgarri duten hurkotasun eta adeitasunez, eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioko Presidente Porfirio Hernández Zubizarretak eta GaituzSport-eko Koordinatzaile Xabier Leizeak egin zieten harrera, beste agintari batzuekin batera.

Elkar agurtu eta argazki ofiziala atera ondoren, ikusmin handiz, hedabideen presentziarekin eta aretoa jendez gainezka zegoela hasi zen gaua, Jon Maya dantzari, koreografo eta Kukai Dantza Taldeko zuzendariaren emanaldi bikainaren eskutik.

Ekitaldiaren aurkezle Estibaliz Ruiz de Azuak eta Aitor Buendiak ongietorria egin zieten bertaratutakoei, hitz hauen bidez: “sari hauek, pertsona eta erakunde batzuek gizarte inklusiboagoa lortzeko egiten duten lana aitzat hartzen dute. Zeren eta, XXI. mendean bagaude ere eta euskal gizartea aurreratua bada ere, oraindik asko geratzen da egiteko; hori bai, bide onetik goaz, gau honetan egiaztatuko duzuen bezalaxe”.

Babesleei –Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Vitoria–Gasteizko Udala eta Laboral Kutxa– eta laguntzaileei ekitaldia posible egiteagatik eskerrak eman ondoren, Estibalizek Kirol Egokituaren Euskal Federazioko presidente Porfirio Hernández Zubizarretari, gauaren anfitrioiari, agertokira igotzeko gonbit egin zion, eta honela aurkeztu zuen: “psikiatriaz, kirolaz eta bizitzaz asko dakien gizona”.

 

 “INKLUSIOA, gure gizarte modernoak aurrera egiteko modua”

Porfiriok, bere mintzaldian, bertaratutako guztiei etorri izana eskertu zien eta Lehendakariari mintzatu zitzaion: “lehen minututik, inolako zalantzarik gabe, asmo handikoa den erronka honekin jarraitzeko gure adorea eta bultzada izan zara”.

Presidenteak GaituzSport-en egindako lana azaldu zuen: “proiektu pilotuak aurkeztuko ditugu, hots, errealitate jakinak, lantokian bertan egindakoak, hipotesiak eta suposizio teorikoak gainditzen laguntzen digutenak, gorputz-jardueraren eta kirolaren bitartez, gizartearen garapen inklusiboa bultzatzen duten benetako eta egiazko ekintzez ari garela erakutsiz. Edo guk MAIKING SOZIALA deitzen duguna”.

Hernández Zubizarretak bertaratutakoen laguntza eskatu zuen gizarte inklusiboa lortzeko, “edozein zio dela eta gizarteak ahaztu edo batzuetan baztertzen dituen taldeen inklusioa”.

  GaituzSport-en PROIEKTUen gaineko laburpen-bideoa

Presidentearen hitzen ondoren, laburpen-bideo bat proiektatu zen, GaituzSport-ek azken urtean egin dituen jardueren gainekoa. Xabier Leizea koordinatzaileak GaituzSport-en jarduketa-arloak jakinarazi zituen: udal-arloa, osasun-arloa, hezkuntza-arloa eta elkartze-arloa. Baita zeharkako lau ardatzak ere: prestakuntza, ikerketa, sentsibilizazioa eta I+G+b. GaituzSport-ek, adierazi zuen Leizeak,  “buru belarri lan egiten du gizarte inklusiboa eraikitzeko, zeinean pertsona guztiek aukera berberak izango dituzten“.

Urkullu Lehendakaria, GaituzSport-eko langile-taldearekin.

 

 

 SARI banaketa

Gaueko une gorena sari-banaketa izan zen, emozio handiz bizi izan zena. Aurkezleek Gaztedi Rugby Taldeko kideei agertokira igotzeko gonbit egin zieten, iazko Donostiako sarietan Kirol Inklusiboaren GaituzSport lehen saria lortu baitzuen.

Kirol egokituaren jardunbide egokiaren GaituzSport saria, Arabako Mahai Tenis Federazioarentzat izan zen. Dibertsitate funtzionala dutenek eta ez dutenek elkarrekin lehiatzen dute eta entrenamenduak ez dira sexuen edo desgaitasunen arabera antolatzen, mailen arabera baizik. Horrela, dibertsitate funtzionalen bat dutenek mahai-teniseko liga erregularretan jokatzen dute, eta benetako inklusioa eta integrazioa lortzen dira. Sari hori Gaztedi Rugby Taldeak eman zuen eta Mahai Tenis Federazioko presidente Itxaso Carrillok eta Asier e Iker bi kirolari gaztek hartu zuten.

Montes Solidarios elkarteari lehiatzen ez duen jarduera fisikoaren jardunbide egokiei GaituzSport saria eman zitzaion, dibertsitate funtzionaleko pertsonentzat –baldintza beretan parte har eta goza dezaten– mendiko jarduerak sustatu eta antolatzeagatik. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburu Beatriz Artolazabalek eman zion saria Elkarteko presidente Yosu Vázquezi.

 

Porfirio Hernández Zubizarreta presidentea eta Urkullu Lehendakaria, Mahai Teniseko Arabako Federazioko kirolari saritu Ikerrekin mintzatzen ari dira.

 

 

BAT BASQUETEAMek Lehiaketako Kirol Egokituaren saria jaso zuen, profesionalak ez diren euskal kirolariei nazioarteko maila goreneko lehiaketetan parte har dezaten bitartekoak ematen egiten duen lan itzelagatik. Tania Castillo, atletismoko etorkizun oparoko kirolariak –bitan Espainiako Kros txapelduna izan dena eta Tokio 2020 Jokoetan pentsatzen duena– eta Aitor Francesena Gallok, surf egokituko munduko txapeldunak, eman zioten saria BASQUETEAMeko Koordinatzaile Nagusi den Olatz Legarzari.

GaituzSport saria kirolez kanpoko jardunbide inklusibo egokiei, KUKAI DANTZA TALDEArentzat izan zen, sentsibilizazio sozialeko lanagatik eta dantza inklusio-tresna gisa erabiltzeagatik. Arabako Laboral Kutxako zuzendari Luis Daniel Bernalek eman zien saria Jon Maya taldeko zuzendariari eta Nagore Martínezi.

GaituzSport-ek, laneko istripu edo lanbide-gaixotasun baten ondorioz desgaitasunen bat dutenen osasuna eta bizi-kalitatea lortzeko Gorputz Jardueraren eta Kirolaren bidez inklusioaren balioak sustatzen dituen erakundeari ematen dion saria jaso zuen Mutualiak. Vitoria–Gasteizko alkate Gorka Urtaranek eman zien saria Mutualiako Zuzendari Kudeatzaile Natxo Lekunberriri eta presidenteorde Jose María Etzarriri.

Eta GaituzSport-en sari berezia, jardunbide bati, Julio Rocarentzat izan zen, kirol egokituaren alde eta dibertsitate funtzionaleko pertsonen beharrekiko sentsibilizatzen emandako bizitza aintzat hartu eta eskertzeko. Julio Vitoria–Gasteizen jaio zen, 1960an, bederatzi hilabete zituenetik poliomielitisa du eta badaki zer den zoritxarrak gainditzea. Zuzenak fundazioa 1980an eratu zenetik, horrekin lotuta egon da. Zuzenak irabazi-asmorik gabeko kirol-erakundea da, Araban desgaitasunen bat dutenen artean kirola sustatu eta kudeatzen diharduena.

Osasun-arazoak zirela eta, Julio Rocak ezin izan zuen saria jaso, baina hori eskertzeko bideo bat bidali zuen. Umorez eta ironiaz beteriko hitzekin, bere burua hobetzeko indarra eta Araban kirol inklusiboaren alde lan egiten jarraitzeko gogoa erakutsi zituen berriro ere. Arabako Ahaldun Nagusi Ramiro Gonzálezek eman zion saria Zuzenak fundazioko kirol-zuzendari Rubén Martínezi, horrek Julioren ordez jaso baitzuen.

Ondoren, Aitor Buendíak Iñigo Urkullu Lehendakariari inklusioz eta balioez beteriko gauari bukaera emateko hitzak esateko gonbit egin zion.

Ekitaldia bukatzean, argazkia atera zen Lehendakari, agintari, antolatzaile eta GaituzSport-eko sarituekin.

 

  LEHENDAKARIaren mintzaldia: “Eredua zarete gizarte guztiarentzat”

Iñigo Urkullu Lehendakaria bertaratutakoei mintzatu zitzaien: “Gau Inklusiboa da Kirol Egokituaren Euskal Federazioaren helburuen irudikapena. Bat egiten dut zuon helburuekin”.

Jarraian, hauxe esan zuen: “Gaur zuekin egon nahi izan dugu, zuen ereduak milaka pertsona kirolari hurbiltzen laguntzen diola esatera”.

Gizarte inklusiboa sustatu nahi dugu, baldintza eta aukera beretan. Gizarte irekia eta aniztasuna aintzat hartzen duena”, jarraitu zuen esaten Urkulluk. Kirol-jardueraren, partaidetzaren eta inklusioaren balioak sustatzen jarraituko dugu. Elkarrekin lan egiten jarraitzea merezi duen ondasun erkidea da hori”.

Lehendakariak babes hitzak esan zituen GaituzSport-entzat “gizarte-berrikuntzako proiektua da eta kirolaren balioak eta jende askoren konpromisoa aintzat hartzen ditu. Eredua zarete gizarte guztiarentzat”.

Ekitaldia bukatzean, agintari, antolatzaile eta sarituen argazkia atera zen. Hurrengo Sariak Bilbon emango dira, baina hori beste istorio bat da …

“Gau Inklusiboaren” babesleak eta laguntzaileak.

 

Previous PostNext Post

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.