Es | Eu | En

“Gau Paralinpikoak” kirolariak ikusgarri egitea eta Kirol Egokitua bultzatzea lortu du, Lehendakariaren aurrean

“Salto Bera Bera” taldeko saskibaloialariek aurkezpen – paseoa egin zuten txalo artean Urkullu Lehendakaria eta agintariak hartzeko. Bertaraturikoek aintzat hartu zuten ekintza hori.

 

 

  • Ekitaldian 200etik gora lagun elkartu ziren Donostiako Tabakalerako eraikinean
  • Richard Oribek, garuneko paralisidum munduko kirolaririk onenak, omenaldi hunkigarria jaso zuen
  • GaituzSport lehenengo kirol-inklusioari saria, Escor Gaztedi Taldearentzat izan zen
  • “Euskal Paralinpikoak” taldeak merezitako aintzatespena jaso zuen
  • Kirol Egokituaren Euskal Federazioko Presidentearen hitzetan, “gogoeta egin beharra dago Kirol Egokitua bultzatu eta merezi duen tokian jartzeko”

 

Iñigo Urkullu Lehendakaria izan zen “Gau Paralinpikoaren” buru: Kirol Egokituaren Euskal Federazioak arrakasta handiz antolatu zuen ekitaldia , GaituzSport proiektuaren barruan, Gipuzkoako Federazioaren laguntzarekin.

Ekitaldia 2016ko maiatzaren 26an izan zen, Tabakalera Kutxa Kultur Plazan. Gau paregabea, aintzatespenez eta aldarrikapenez beteta, hunkigarria eta umoretsua, helburuak lortu zituena, hots, kirol egokituari balioa ematea eta kirolariekiko laguntza sustatzea. Óscar Terol polifazetikoak eta Reyes Prados kazetariak aurkeztu zuten ekitaldia. Gainera, komunikabideetan eta sare sozialetan ederki zabaldu zen.

Agintari hauek eman zioten hasiera ekitaldiari: Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Lucía Arieta –Araunabeña bere emaztea, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Markel Olano; Donostiako Alkate Eneko Goia; Eusko Legebiltzarreko Presidente Bakartxo Tejeria eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburu Cristina Uriarte. Kirol Egokituaren Euskal Federazioko Presidente Porfirio Hernández Zubizarretak eta GaituZSport-eko Koordinatzaile Xabier Leizeak egin zieten harrera agintariei eta“Salto  Bera Bera” saskibaloi-taldeko kirolariek pasilloa egin zieten, bertaratu izana eskertzeko.

 

 KIROL EGOKITUA AGERIAN JARTZEA

Gaueko anfitrioia, Kirol Egokituaren Euskal Federazioko Presidente Porfirio Hernández Zubizarretak ongietorria egin zien bertaratutakoei eta Lehendakariari eta agintariei eskertu zien bertan egon eta Kirol Egokitua eta “Euskal Paralinpikoak” ikusgarri egiten lagundu izana.

Presidenteak adierazi zuenez, “ikusgarri egin behar ditugu gure buruak eta kirol egokitua bultzatu beharra dago, merezi duen tokian egon dadin”. Porfirio ekitaldiaz baliatu zen GaituZSport egitura sortu dela jakinarazteko eta horren xedea ezagutarazteko: “desgaitasunen bat dutenen jarduera fisikoa sustatzea, eskolatik hasita”.

Ekitaldian agintari hauek egon ziren: Lide Amilibia, Gizarte Politiketako Sailburuordea, Emilio Sola, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaria; Maite Peña, Gizarte Politiken diputatua; Aitziber San Román eta Martín Ibabe, Donostiako Udaleko zinegotziak; Goizane Álvarez, Gipuzkoako Kirol Saileko Zuzendaria; Iñaki Berraondo, Eusko Jaurlaritzako Osasun Plangintza eta Ebaluazioko zuzendaria; Begoña Garmendia, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berrikuntza Zuzendaria; Borja Semper, Jacobo Caparro, Rebeca Ubera eta Xabier Isasi legebiltzarkideak; Beatriz Marcos Bilboko Udaleko zinegotzia; Olatz Lejarza eta Ana Larragoitia Basque Team-eko kideak; Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioko zuzendaria eta Fernando Asenjo, Deusto Campus Deporte Bilbao-o zuzendaria.

“Gau Paralinpikoan” merezitako aintzatespena egin zitzaien “Euskal Paralinpikoei” eta omenaldi hunkigarria, Richard Oribe kirolari bikainari, arrakastaz beteriko jardunbidearen ondoren, kirolari utziko ziola adierazi zuenari.

 

  GAITUZSPORT SARIA KIROL INKLUSIOARI

Lehenengo GaituzSport Sarietan, kirol-inklusiboari saria Escor Gaztedi Taldearentzat izan zen: egoitza Gasteizen duen euskal errugbi taldea, inklusioan eta kirol-baloreetan eredugarria da.

Cristina Uriarte sailburuak Escor taldearen ordezkariei eman zien saria, eta horiek pozik eta aldarte onez jaso zuten.

La Noche Paralímpica entrega del I Premio GaituzSport

 DANTZA ETA MUSIKA EMANALDI INKLUSIBOAK

Kirol inklusiboa xede izan zuen ekitaldian, xehetasun guztiak izan ziren garrantzitsuak: esaterako, Aurresku tradizionalaren ordez, “Verdini Dantza Taldeak” dantzatu zuen: dantza inklusiboaren adibide ederra; arte, kirol eta kulturaren bidez gaitasun desberdinetako pertsonak gizarteratzeko modu bikaina.

Halaber, “Gau Paralinpikoa” Ibon Casas rock kantari gipuzkoarrak girotu zuen, aretoko dezibelioak goraino igoz. Ibon itsua da, erretinosi pigmentarioak eraginda.

Ibonek, “Emadazu zure ikusmena” proiektu solidarioaren bidez, patologia horren kontra borrokatu nahi du. Gaua, talentuz, dibertsitatez eta gaitasun desberdinetako pertsonez beteta egon zelako erakusgarri.

 

 LEHENDAKARIAREN MINTZALDIA

Iñigo Urkullu Lehendakariak amaiera bikaina eman zion “Gau Paralinpikoari”: mezu hurbila eta gogotsua eman zien kirolariei, “eredua zarete kirolari hurbiltzen zaien milaka pertsonentzat”. Halaber, GaituzSport proiektua aintzat hartu zuen: “Porfirio, zuekin elkartu nintzenean, kontzeptuan sakondu genuen, desgaitasunaz, dibertsitate funtzionalaz haraindi”. Lehendakariak “gizarte inklusiboa eta bidezkoa” sustatzeko konpromisoa berretsi zuen, eta kirolari guztien “ahalegina eta ardura” eskertu zuen.
Saritutako guztiei, Lehendakariarekin eta agintariekin, argazkiak atera ondoren, bertaratutakoak gaueko “jokaldi onenez” aritu ziren, Gureak zerbitzatutako koktelez eta Jaime Vilallonga musikaz gozatuz.

Gure ESKER ONA, bertaratutako guztientzat eta “Gau Paralinpikoa” ospatzen lagundu duten erakunde guztientzat:

Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Kutxa, Gipuzkoa Solidarioa, Basque Team, Saiatu Fundazioa, Tisa, Astoria 7, Gureak, Baskforall.

Gure aurkezleentzat, modu altruistan lagundu zuten Óscar eta Reyes profesional bikainentzat.

Eta komunikabideentzat, kirolariak eta kirol egokituan egiten den lana ikusgarri egiten laguntzeagatik.

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.