GAITUZSPORTen OSAKIROL PROGRAMA MUTUALIAko PAZIENTEENTZAT
- GaituzSport-en Osakirol Proiektua ezarri du Mutualiak otsailetik aurrera
- Osakirol Proiektuaren helburua, berregokitze funtzionaleko eta birgizarteratzeko prozesua sustatzea da, hain zuzen, laneko istripu edo gaixotasunen baten ondorioz desgaitasunen bat dutenen jarduera fisikoaren bitartez
- 10 lagunek osaturiko 3taldek parte hartzen dute programa horretan, otsailetik, Bilbon, Gasteizen eta Donostian
GaituzSport-en Osakirol, oinarrizko Jarduera Fisiko Egokituaren bidezko osasun, gizarteratze, normalizatze eta birgizarteratzeari buruzko programa da, laneko istripu edo gaixotasunen ondoren agertutako desgaitasunen bat dutenentzat taxutu dena.
Programaren helburu nagusia, hortaz, desgaitasunen bat dutenen berregokitze funtzionaleko eta birgizarteratzeko prozesua sustatzea da, lan fisikoaren eta ahaleginaren fisiologiaren bitartez, hain zuzen ere, osasun orokorraren (osasun fisikoa, gizarte-harremaneko suspertze psikikoa) kontzeptuaren arabera eta jakintza-alor anitzeko arretaren bidez.
Mutualia-ko Errehabilitazio Zerbitzuaren kontrolpeko pazienteentzat (lehen fasea egoki gaindituz gero) taxutu da programa.
OSAKIROL PROGRAMA NON ETA NOLA BURUTZEN DEN
Osakirol-en jarduera fisikoa hiru lurraldeetan burutzen ari da, ezarri zenetik, hain zuzen, Jarduera Fisiko Egokituaren betekizunei behar bezala egokitutako instalazio publikoetan, erabiltzaile-mota guztiekin –desgaitasunen bat izan ala ez– partekatuta.
- Bilbon:
San Inazioko kiroldegia. Bilbao Kirolak
- Donostian:
Hegalak zentroa. Hegalak Zabalik fundazioa
- Gasteizen:
Almudena Cid zentroa. Zuzenak fundazioa
LAGUNEKO TALDEAK
Lehenengo hiru taldeak otsailean eratu ziren, eta horietan 10 lagunek parte hartzen dute gehienez talde bakoitzeko, kirol-instalazio bakoitzean.
Kirol-jarduerak GaituzSport-eko Arlo Teknikoko arduradunak (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziaduna; osasun eta desgaitasunean espezializatuta) taxutu ditu, eta berak ikuskatzen ditu, Mutualia-ko Errehabilitazioko arduradunekin elkarlanean.
JARDUERAK
Osakirol-en parte hartzen dutenek jarduera fisiko hauek egiten dituzte:
- Oinarrizko Jarduera Fisikoa
- Uretako jarduerak
- Indarra / Muskulazioa. Hastapenak
- Kirol anitzekoa. Osasun-parametroetatik modu ludikoan hastea
Osakirol programak, desgaitasunen bat dutenen errehabilitazioa jakintza-alor anitzeko osasun-ikuspegitik osatzen laguntzen du, baita horien gizarteratzea eta emozio-ongizatea hobetzen ere. Era berean, gorputz- eta kirol-jarduera egokitua sustatzen du, aisiarako eta gizarte-harremanak sustatzeko elementu gisa. Alderdi horiek guztiek eragina dute proiektuan parte hartzen dutenen bizi-kalitatean.
Sir Ludwing Guttman-ek esan zuenez: “Errehabilitazio fisiko eta psikikoaren funtsezko elementua da kirola, desgaitasuna duen pertsonek bere buruarekiko konfiantza berraurkitu, bere adimena garatu eta lehia eta adiskidantza izaera sustatu dezaten”.
OSAKIROL PROIEKTUA AURKEZTEKO BIDEOA